Tabernara barik, Talan musika barik baltseoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emakumeak ez ziren tabernetara sartzen, baina mutil-lagunarekin irteterakoan zer edo zer hartzen zuten. Talara baltseoan joaten ziren beraien kontura, musika barik.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: LEK-002/042
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Noizien behin joango ziñien San Antoliñetan-edo gizonaz?
- Bai. Gizonaz nahi bazendun egunin-egunin. Baiña gero, ez neban urten be eitten. Guk eitten genduan, astin-astin urten sei parejak. Urteten genduan ta orduan ba, zelako izena esaten eutsen hari edaridxari?
- Bermuta?
- Ez. Lodidxe izaten zan. Kañie be ez. Hori zan beste izen bat eukan. Ta haxe, gozue izeten zan-ta. Kinkerrenkoie-edo ez dakit ze izen eukitten eban. Bestela etxien. Gero eitten genduan, horra Talara juan, Talan balseuan geure kontura.
- Musika barik?
- Musika barik.
- Umoria!
- Umoria. Sei lagun izeten zan. Bueno, Paul Grande, ezautu dozu? Paul Grande ezautuko zendun. Pablo [Sant…nekua].
- Bai Urtzi Ta Egoitz Akarregin ta aitxitxa.
- Akarregi zan. Harek beran zapatilla handidxakin: “Koñe, ez dotsut gehidxo zeuri lagunduko. Ein ondo. Kaderak erabili ondo”.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!