Lazkao

Gipuzkoako Goierri eskualdeko herria Aralar mendikatearen magalean kokatua. Hiru auzo nagusi ditu: Senpere, Zubierreka eta Lazkaomendi. Iparraldean Beasain eta Ordizia, hegoaldean Idiazabal eta Ataun, ekialdean Zaldibia eta mendebaldean Olaberria ditu mugakide. XX. mende hasierako Lazkaoren nekazal izaera ez da soilik nekazaritzaren garrantziaren ondorio, aitzitik industri sektorearen ahuleziaren ondorio ere bada. 1915ean Lazkaoko industri jarduera hiru lantegitara mugatzen zen: gurdiak eraikitzeko, aroztegi mekanikoa eta ferrak egiteko lantegiak. Egoerak bere horretan jarraitu zuen 1936ko Gerra Zibila arte. XX. mendeko lehen erdian berrogeita hamar enplegu industrial eta lantegi txiki zeuden. 1975ean industri sektore sendoa zuen herriak, hogeita zazpi lantegik osatua. Lazkao eta Goierriko eskualdearen arteko harreman irekia azpimarratzea ezinbestekoa da (CAF enpresaren protagonismoa azpimarragarria da). Egun zalantzarik gabe esan daiteke Lazkao industri herria dela. Hirugarren sektoreak gero eta garrantzi handiagoa du, bai biztanleriari begiratuz eta baita ekonomi jarduerari dagokionez ere. Lazkaoko euskalkia gipuzkera da, eta Goierriko euskararen ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu; nabaria da mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri.

  • Hizlariak: 12
  • Zintak: 13
  • Pasarteak: 122
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 91

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia