Lazkao (Gipuzkoa)

Etxetik herrira joateko bidea

Etxetik herrira joateko bidea <p>Etxetik Ordiziara joateko, ordubeteko bidea zegoen gurdiarekin. Bide ona ezagutu izan du beti beren baserritik herrira joateko. Ama igandero joaten zen herriko mezara oinez, 2 kilometroko bidean. Lehen ez zegoen mezarik auzoko elizan, baina orain bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxetik Ordiziara joateko, ordubeteko bidea zegoen gurdiarekin. Bide ona ezagutu izan du beti beren baserritik herrira joateko. Ama igandero joaten zen herriko mezara oinez, 2 kilometroko bidean. Lehen ez zegoen mezarik auzoko elizan, baina orain bai.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserrittarrak han inguruko… karo, zuenetik Ordizira, ba, fanalditxua, ezta?
- Guretik ordu… ordu… bai…
- [...]
- Baiña burdixakin fateko ba igual ordubete, e! Oiangundik bueltan, ordubete bai, e.
- Eta beste basarrittar batzuk be…
- Bai, bai, bai, bai klaro, orduan bai.
- Politta izango zan
- Burdixan faten zan.
- Dana bekorotzez beteta ta.
- Eta gaiñea guk kalera betik euki duu bide ona, ba, Lazkanora, betik, nik betik ezautu dot izugarrizko bidia. Zabala ez, baiño beti… diputaziñokua zan, eta betki bide ona nik han ezautu dot. Ta gure amandria be faten zan… ama, berriz, goizeko seieta… sei t´erdietako mezetara domekero-domekero, oiñez, bi kilometro.
- Auzoko elizara edo herrira?
- Ez herrira, herrira, herrira.
- A auzuan ez zeukain…
- Baeuken, bageukan. Oain be… oain eoten da mezia, baiño eguardixan. Orduan ez euen mezaik auzuan, baiño oain bai. Eta…
- Oin aldrebes... beste leku batzutan aldrebes pasaitten da ba, ezta?
- Ez, ez, uain badau. Uain eoten da eguardiro domeketan betik eoten da ta jente asko juaten da, gaiñea. Auzoko jente asko juaten da. Eta gero Ordizikuak eta Zaldibikuak eta...
- [...]?
- Oso politta da lekua, bai, bai, bai, San Juan Ante Porta Latina. Hoi zan e, ba... aprillian zelebraitten da, Sa Prudentziotatik hurrengo igandea.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia