Joxe Migel Iztueta Kortajarena Lazkao Txiki
Lazkao (Gipuzkoa) (1926-1993)
Biografia
1926an jaio zen Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen eta oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bederatzi urterekin ikusi omen zituen bertsolariak lehen aldiz, 'Zepai' eta 'Uztapide', hain zuzen ere. Izugarri gustatu eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna. 1943an kantatu zuen lehen aldiz plazan, hamazazpi urterekin, 'Basarri' eta 'Saiburu' bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunorde izan zen (1950, 1962). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, 'Uztapide'ren atzetik. 'Basarri', 'Zepai', Mitxelena, 'Uztapide', Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?