Joxe Mari Aranburu Arakama
Lazkao (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Joxe Mari, Beasaingo Geltoki kalean jaio zen. Aita ataundarra zuen; eta ama, berriz, zeraindarra. Bi urte zituela, aitaren lan-kontuak medio, Lazkaora joan zen bizitzera. Eskolan, Lazkaoko nazionaletan ibili zen; baina batxilerra ere egin zuen: Beasaingo fraideetan aurrena, eta Tolosako eskolapioetan geroago. Batxilerra bukatu, eta Deustura joan zen zuzenbideko ikasketak burutzera; baina handik urtebetera, osasun-arazoak zirela-eta, ikasketak utzi zituen. Lazkaora itzulitakoan, denda bat ireki zuen eta beneditarrenean euskara batua ikasi ondoren, Goierriko arduradun izan zen Euskaltzaindiako alfabetatze-programan. Berrogei urte inguru zituela, Euskadiko Kutxan lanean hasi, eta bertan aritu zen erretiroa hartu zuen arte. Elkarrizketako egunean, ikastolen sorreraren eta Euskaltzaindiaren alfabetatze-programaren nondik norakoak kontatu zizkigun, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAZ-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
LAZ-008 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute