Iurreta (Bizkaia)

Bartzelonara neskame

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Belar Etxaniz, Maria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-032-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Durangoko etxe batean neskame zegoela, Altzolako bat etorri zitzaion Bartzelonara joateko: lan bera eginda, soldata hobea zuen. Bere ahizpa ere berarekin joan zen. Gerrak irtengo zuela-eta, etxera bueltatu zen, eta gerrak irten zuen egunean bertan heldu zen; bere ahizpa, ordea, Bartzelonan gelditu zen gerrate osoan, Bartzelona hartu arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gero Durangon eo nitxen kriyéra, esta? da ára etorri yaten neska bat, Alzolan eon sana da gero, ba, klaro! geiyau irabasiko otela ta, etorri yaten bera, baie Barsélonara jueteko, e!, orko etxien egon nitxen egun batzutan, baie Barselónara júteko ango alábias, da Barselónara jue nitxen kriyera, da gero áistie be eruen in naben beste lagun batenea, da gero ba, “resulta que” beti nere úsabak beti esate aben:
- ¡Va a salir una! ¡Va a salir una!- da gu(k) esatë götzen:
- ¡Qué va a salir! Pues que salga lo que salga.
Orko sasoien gu eskeñun gérrie ser dan jakíñ, baña es aben gure isan etortie ona, da erri txikitxo batera juen geñen úran, ba, beránieuan, da, klaro! baña ni prometiuta selan euki naben etortzeko amabost egunerako, etorri nitxen, da juxtu juxtu gérrie asi san egúnien allegau nitxen ona. Nire áistie Barselonan, ni emén, da, nire áistie iru lau urtien eon san an, gerra gustiye akabau arte, Barselóna artu arte.

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia