1991. urtean, Iurretako Euskal Jaien mendeurrena ospatzeko herriko historia eta kultura sakontzen saiatzen ziren lan ezberdinak aurkeztu zituzten, eta horietako bat da hauxe, "Iurreta elizateko euskara eta toponimia". Alberto Errazti Igartua ikerlaria aritu zen behar horretan eta 24 zinta analogiko helarazi dizkigu. Grabazioak liburuan azaltzen diren transkripzioekin osatuta daude; hori dela eta, jatorrizko transkripzioak mantentzea erabaki dugu.