Azkoitia (Gipuzkoa)

Erdaraz etxean ikasi zuten

Erdaraz etxean ikasi zuten Salomek etxean ikasi zuen erdaraz. Etxera neskame bat joan zitzaien zaintzaile lanetara eta hark erakusten zien. Morroi bat ere izan zuten eta hari entzunda ere ikasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Salomek etxean ikasi zuen erdaraz. Etxera neskame bat joan zitzaien zaintzaile lanetara eta hark erakusten zien. Morroi bat ere izan zuten eta hari entzunda ere ikasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk etxin, erderaz etxin ikixi genun guk. Nik bost urte neuzkela jaixo zan nere anaixe eta ama beti kanpun ibiltzen zan lanien, eta amama pixket delikau ibiltzen zan osasunetik, eta neska gazte bat ekarri zeben, ta harek ez zekixen zea…
- Euskeraz ez zekixan?
- Ez zekixen… Eta nere ahizpek esaten du, ni ez naiz hainbeste akordatzen, beakin lo eitten genula ta beakin kuartun lo eiñ ber, ta beakin zea ta… kantuk´e lehelengo erderazkuk ikixi genuzen etxin… “si” ta “vamos” emen zekitzen nere ahizpek esaten du eta zea, haure etorri zanin, beak eukiko zittun xei urtetik zazpira o hola, “si” ta “vamos” ta handik bi hillabetea eskolako danak baiño gehixo emen zakixen, beti beakin beti beakin…
- Egunero egunero beakin berbetan, ezta?
- Eta zea, “en el monte Gorbea” ta erakusten zizkuben eta gurin zeuen morroi bat Orduñatiken eta hor ibilittakue, aitte ta ama hilde, Orduñan hazi, ta gero morroe ta ibillitakue ta, “aupa Urretxu” esaten zun batek eta “aupa Amurrio” esaten zun bestik. Guk Urretxu gutxi gorabehera bageñekiun hor bazeola, baiño Amurrio, harek esaten zulako. Baiño hola ikixi giñuzen guk abesti hoixek. Eta ordun guk ez genun hainbeste sufriu iguel erderaz ez jakitte horrekin. Nere lagun batzuk esaten debe, “jo, ezin ulertu” ta…
- Orduan jentiandako…
- Problemak eittie baiño, ulertzie zaillao izen zebela beaixentzat, guk ez genun hori izen…

Egilea(k): Amaia Sorazu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia