Zarautz (Gipuzkoa)

Lehengo kontu ugari

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-116-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txikitan euskaraz hitz egiten zuen. Neskame ibili zen lanean, apaizaren etxean. Apaizaren lehengusuarekin ezkondu zen. Zarautz lehen txikia zen, eta orain asko handitu da. Orain ederra dagoela dio.

Transkripzioa

- Txikitan, txikitan euskeraz hitz egiten al ziñuen?
- Bai, erderaz baiño geyo guk euskeraz.
- Eta Francok ez al zun iten ezer’e?
- E?
- Ez al zuen debekatzen?
- Zertako? Ez baigiñakigun erderaz! Euskeraz geyo guk erdera baiño.
- Eta non in zendun lana hemen?
- Hemen iñon ez; hor, don Pedro apaizan etxian in nun neskametza.
- Zein zan don Pedro?
- Hil zan don Pedro, nere gizonan lehengusua.
- Baiña zer zan?
- Apaiza.
- Apaiza?
- Frailetan meza ematen zuna.
- Ta han ezautu al zendun geo? Han ezautu zure gizona?
- Bai, geroxio, bai, han ezagutu. Hara juten zan bazkaita, eta han egin giñan adiskide.
- Zuk ezaututako Zarautz eta oaingua berdiñak al dia?
- Lehen nik ezautu...?
- Zuk ezaututako Zarautz eta oraingoak berdiñak al dia?
- Ez, orain handiyagua zion ordun baiño.
- Eta ordun, zer diferentzi daude?
- Ordun ttikiya zan, eta oain doblatua do hau’re!
- Zertan diferentziatzen da?
- Ze diferentzi? Haundiya oain. Oain zea ya, zea do oain, herri bat bezela oain.
- Baiño leno politao izango zan ez? Txikiyo eta polito? O oain dao polito zuretzat?
- Oain ederra dao oain: polita ez, ederra oain...

Egilea(k): Ane Eizagirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia