Azkoitia (Gipuzkoa)

Burgosko komentuan erdara ikasten

Burgosko komentuan erdara ikasten Erdaraz ikastera Burgosera derrigorrean bidali zuten gurasoek. Apaizak eraman zituen eta gaizki pasa zuen bueltatuko ez zirenaren beldur. Ganadua zaintzen aritzen zen hango komentuan. Bi urte egin zituen han eta behin bakarrik etorri zen etxera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-022-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erdaraz ikastera Burgosera derrigorrean bidali zuten gurasoek. Apaizak eraman zituen eta gaizki pasa zuen bueltatuko ez zirenaren beldur. Ganadua zaintzen aritzen zen hango komentuan. Bi urte egin zituen han eta behin bakarrik etorri zen etxera.

Transkripzioa

-Eta eskolara hasi ziñela zenbat urterekin esan dezu?
-Nik zazpi urte, zazpi urtekin komuniua. [...]
-Eta eskola utzi zenuenean...
-Hamalau urtera arte ibilli nintzen ni hamen.
-Eta Burgosa juteko zera hori nola etorri zen?
-Erderaz eta; bai, nere bototik ez nintzen ni jungo, bialdu.
-Derrigorrean?
-Hamen apaiz bat zeon jesuittekin edo zeoze eukitzen zune partie, ta harek bazekiyela nun zeon eskolan ikesteko tokia ta; eta ama guriek: jun ber dek ba, jun ber dek ba, hala harek eaman ninddun.
-Nola joan zinen hemendik Burgosa, trenean?
-Apaizek berak eaman giñuzen haruzkun. Eta handik bi egunera jakin banun bidia, atzera etorriko nintzen etxera [makalaatik].
-Gaizki pasatu zenuen han?
-Ño! Ein nittun negar edarrak. Bideik ez nun billauko, haregatik gerau nintzen han, bestela... Gero handik aurrea ondo, oso ondo, oso ondo!
-Ze egiten zenuen han?
-Ni bakeriyen egon nintzen.
-Nun?
-Bakeriyen, ganauteiyen; eta guk jaten gendun nahi gendun bezela eta nahi gendune.
-Ganaduekin ibiltzen zineten?
-Bai, han behiek jatxi ta jaten eman eta.
-Baserrin baten edo?
-Ez, ez, komentu baten, bakizu, Loiolan eta akordatzen al zera, jesuittanak behiek, eta harako esnie jesuittantzat. Orduen, oin ez da hainbeste egongo, baiña orduen bazeon han jesuittetan! Euliyek bezela!
-Zenbat denbora egin zenuen han?
-Han bi urte.
-Tarte horretan etorri gabe?
-Baten etorri, baten etorri nintzen bakarrik.
-Ez zizuten permisorik ematen?
-Bai, nahi izen ezkero, baiña zertako etorriko nintzen ba, atzea jun in ber eta.
-Zer egiten zenuten, dena erderaz?
-Bai zera, erderaz, euskalduna zeon han´e asko eta gutxi.
-Hemen inguruko jendea tokatu zitzaizun?
-Bai, hamenguek, jesuittak´e danak euskaldunek eta; danak ez baiña asko, hamen bertatik jundakuek´e bai te, mutillek lanera ta. Guk saiau bagiñen ikisko giñiken erderaz baiña, beti...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia