Azkoitia (Gipuzkoa)

Soldadutzan etxera noiznahi etortzeko baimena

Soldadutzan etxera noiznahi etortzeko baimena <p>18 urterekin etxera bueltatu zen eta laster soldadutzara joan zen Bilbora, Santanderrera eta Baztanera. Nahiko erraz pasa zuen hango egonaldia, astero zuen etxera etortzeko baimena, nahi izanez gero.</p>
Tamaina:

18 urterekin etxera bueltatu zen eta laster soldadutzara joan zen Bilbora, Santanderrera eta Baztanera. Nahiko erraz pasa zuen hango egonaldia, astero zuen etxera etortzeko baimena, nahi izanez gero.

Transkripzioa

-Eta handik bueltatu ziñen zenbat urtekin?
-Handik hemezortzi urtekin etorri etxera. Eta gero soldautza bittartien hamen ibili nintzen etxe aldin.
-Soldauskara joan ziñen?
-Gero soldau jun giñen eta han'e eskolie tokau berriz'e.
-Nora joan zinen soldauskara?
-Toki askotara; lelengo Bilbora, Berangora. Gero handikan goiko... ez zait akordauko esaten. Goiko punte batera. Igul da, han behintzet. "Artillería". Ta gero handik Santanderrera berriz. Gero han puxkat ibilli, eta oin ETAkuek bezela ordun makixek zien.
-Makixek?
-Makixek esaten zien, eta haiei ihesi ibiltzen zien eta hona fronterara Baztan aldera. Eta hortxe haik eta lizentziau arte.
-Zuk zer lan euki zenuen soldauskan, zer egiten zenuen?
-Kabo eon nintzen eta, baten bat guardien zeona aldau te. Txarren-txarrena jentie formau te, haren nobedadiek sarjentuei eman eta eittie, erderaz gutxi. Je, je, je. Hauxe txarrena.
-Soldadutzako ze rekuerdo daukazu, gogorra izan zen?
-Ez nun txarra soldautzie, ez. Lelengo [...] txarrena baiña gero behin... [...]. Gu sasoi txarrenian. [...]. Gerran ibilittako danak han zeuren gu jun giñenian. Gerran ibilittakuak artian lizentziatzen zeren eta, puf, haiek bai txar [...], haiekin aguentau zak!
-Eta han izan zenuen etxera etortzeko aukerarik, soldauskan zeundela?
-Bai, bai. Sarri, sarri. Hamen Baztanen egon nintzenien nahi izan ezkeo astero etorri.
-Eta kalabozorik probatu zenuen?
-Hoixe ez. Zihero txintxua izengo nintzen seguru asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia