Maria Belar Etxaniz

Iurreta (Bizkaia) (1918)

Biografia

Orozketako Olabarrietagana "Iperra(g)erre" baserrian sortu zen 1918ko maiatzaren 14an. 7 urterekin hasi zen eskolan eta 8-9 urte zituenerako Durangora eramaten zuen etxeko esnea astoz. Aita umeak zirela hil zitzaien eta gazterik hasi behar izan zuen neskame bezala beharrean, 11 urtegaz Portugaletera joan zen esne-banatzaile. Durangon eta Altzolako hoteleko (Elgoibar) sukaldean era ibili zen lanean. Gerrak irten zuenean, Bartzelonan egon zen neskame lanetan joanda. Ezkondu ostean, Orozketako baserrira jo zuen, urte batzuetan neskame ibili eta gero. "Iurreta elizateko euskara eta toponimia" lanerako jasotako grabazioan parte hartu zuen. Segunda Jaiok ere elkarrizketa berean hartzen du parte.

Zintak

KodeaDataProiektua
IUR-032 1991 Iurreta elizateko euskara eta toponimia

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 11 urterekin neskame Transkripzioaren ikonoa
2 Neskame lanak Transkripzioaren ikonoa
3 Bartzelonara neskame Transkripzioaren ikonoa
4 Ezkurdiko erromeriak Transkripzioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia