Getxo (Bizkaia)

Euskaraz egitearren burla

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriara Algortara, Areatzara eta Berangora joaten ziren. Ez zuen euskaraz egiten etxean besterik, burla egiten ziotelako. Baserritik bizitzea oso gogorra zela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

Eta beste genero asko nik eni konta. Ta gero handitxu izen nitzenen, ba, jolastuten. Jolaste... jolasa be ez zan izeten. Izeten zan erromerire, joaten gintzen erromerire, ta erromeri egoten zan edo Areatzan edo Algortako plazan, ta gero egin euren /ioren/ Berangoko frontoian. Ta han [ibilten] gintzen. Baia beti ibil gintzen burlesari ibilti oskuzen. Ze euskere eiten gendunen horroroso izete. Ademas, gu geure arten gazte izanik nik hamazortzi urte euki dotenen nik ez dot in euskerarik, e? Kanpon. Etxen bai, baia kanpon ez, ze burlesar danak! Igoal jun plazara, ezta? Ta bendeje saltzen. Eta albokoari zeuk esan: "ene! zer, zer eitten dozu /eittezu/ ba? emongo dotset [honeko petzidaunen] emongo dotset /emongotzet/?". Eta: "¿Qué estáis ladrando?" esaten oskun /esateoskun/. Eta keba! Ez gendun /ezkendun/ iten, ze lotsagarri izen zan euskera ite. Ademas, pentsaten... ez... inuzente modun iminten oskuen /imiteoskuen/, inuzentek izango bagintikeze modun. Eta zeozer, badiñotsut, igoal etorri trenati, ezta? Trenan edo ta. Batabatek zapaldu edo holan min ta… “ya habrá sido esta aldeana”. Ta ukutu bere ez guk, e! Ke ba! Baia guri [harri] duzti! Genero torpe eiten zanen duzti, guk izan behar duule /berdule/. Ze ordun izeten zan, baserritarra izenez gero, inuzente seguro izan behar, eta ez da holan, hori ez da /ezta/ holan. Baia baserrin behar baiño hobio hobeo da ez dakit zer bere ein, e? Hain da gogorra! Ta oin, oin bere txarren, txarto egin douzenak dire. Baia gure denporan izen zan negargarrizko genero baserrin ite. Gau ta egun han, gau ta egun. Ta, ademas, ezin saldu eiten gendun generotxu bere. Eron plazara, ezta? ta ezin saldu, ezin saldu, ezin pezete batu! Ezin izen zan pezete batu! Botakar egon zan gure genero duzti, botakar. Eta hori triste da, e? Triste da hori. Eta gero, ademas, hori, "aldeana burra". Hori erremate, "aldeana burra".

Egilea(k): libanoaristegi@joxe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia