Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Meza kontuak eta hilarriak elizan

Meza kontuak eta hilarriak elizan Dena konfesatu behar zioten abadeari. Auzo guztietan zeuden abadeak, etxe gutxi egon arren. Igandero egoten zen meza, eta derrigorrezkoa zen joatea. Eliza barruan zeuden hilarriak; etxe bakoitzak bere hilarria zuen, eta hilarriak nola egoten ziren kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dena konfesatu behar zioten abadeari. Auzo guztietan zeuden abadeak, etxe gutxi egon arren. Igandero egoten zen meza, eta derrigorrezkoa zen joatea. Eliza barruan zeuden hilarriak; etxe bakoitzak bere hilarria zuen, eta hilarriak nola egoten ziren kontatzen du.

Transkripzioa

-Mezetara ta joago ziñazien.
-Bai, eta konfesatzen. Han esan biher kontu danak, ja-ja-ja!, han esan biher kontu danak, gaiñera eurai. Ta gero...
-Han auzuan bertan bazekazuen elizia?
-Bai. Auzo danien eozen abadiek. Ez dakit zenbat auzo daoz Atxabaletan, eta auzo dan-dan-danetan eozen. Zazpi etxe eozen lekuen be abadia zeuan, eta gu, ni Galartzakua nitzen eta han ez dakit hamahiru etxe eozen, eta han be abadie. Danien, danien. Dan-danetan eozen abadiek. Oin abade gosie dao baiña orduen danien eozen abadiak. Danien.
-Eta? Domekero egoten zan mezia?
-Bai, domeka guztietan. Gero ba apur bat zertzen hasi zienien ba, baten bai eta bestien ez eta holan eitten zien, apur bat banatzen hasi zienien, baiña aurretik, bueno!, aurretik danien.
-Derrigorrez beti joan bihar mezetara?
-Bai. Mezetara ta hilarrixek egoten zien. Hemen lehenao ez zien egoten baiña hillarrixek mantel zurixakin, kandelakin egoten zien. Hilddakue bazeuan lazo baltzakin egoten zien. Gero kendu zittuen hillarrixok.
-Hillarrixak eliza barruan?
-Bai, eleixa barruen euren mantelakin, ifini tente bi kandeleruekin eta hilddakue bazauen lazo baltzakin egoten zien. Gero kendu zittuen.
-Eta zeiñenak izaten zien hilarrixak, herriko jentianak?
-Auzoko etxekuenak. Auzoko zera zein etxe, hamahiru etxe edo die gure auzuen, eta hamahirutik ba zein tokau zan hilddakue edo hilbarri bazeuen bi kandela; bestela sei kandela lazo baltzakin, holan egoten zien.
-Etxe bakoitzak zekan bere hilarrixa?
-Bai, etxe bakotxak, etxe bakotxak eukitzen zeuen. Gurien bi kandelakin egoten zien lutoik ez bazeuen. Bestela lutue bazeuen, lau kandela eta lazo baltzakin egoten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia