Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Dolua

Dolua Ezkontzerakoan, osaba bat hil zenez, doluz jantzi behar izan zuen: galtza beltzekin ezkondu zen. Osaba hilez gero, hiru hilabetez mantendu behar zen lutoa; eta aita baldin bazen, urtebetez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkontzerakoan, osaba bat hil zenez, doluz jantzi behar izan zuen: galtza beltzekin ezkondu zen. Osaba hilez gero, hiru hilabetez mantendu behar zen lutoa; eta aita baldin bazen, urtebetez.

Transkripzioa

-Lutua eruan bihar izeten zala esan dozu, ezta, jantzitta?
-Jantzitte, bai. Ni ezkondu nintzenien tio bat zeuen hilde, koiƱatien aitta hil zan aurreko zerien eta haren zera ba lutue jantzi bihar izeten zan, eta galtza baltzak jantzi ein nittuen ezkondu nitzenien hortxe dendan, bajatu goittik behera Arratetik eta galtza baltzak jantzi haintxe eta hartu Pulmana eta zeera, galtza baltzak jantzitta.
-Zenbat denpora eruan bihar izeten zan lutua?
-Hiru hillebete tiona. Aitta edo zera bazan, urtebete, urtebete.
-Urtebete baltzez jantzitta ibili behar izaten zan?
-Bai, baltzez jantzitta.
-Eta zapatak?
-Bai, baltzez jantzitta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia