Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arropak: erosi edo egin

Arropak: erosi edo egin Zer arropa mota erabiltzen zuten kontatzen du, eta Gasteizera joan zeneko istorioa kontatzen du. Arropa batzuk erosi egiten zituzten, baina beste asko egin egiten zituzten. Berak, jostun zela, arropa asko egin zituen; eta gaur egun ere aritzen da horretan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zer arropa mota erabiltzen zuten kontatzen du, eta Gasteizera joan zeneko istorioa kontatzen du. Arropa batzuk erosi egiten zituzten, baina beste asko egin egiten zituzten. Berak, jostun zela, arropa asko egin zituen; eta gaur egun ere aritzen da horretan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bestela zelan jazten ziñazien?
-Ba ahal dan moruen, ahal dan moruen. Bestela zelan jantziko gitzen?, ahal dan moruen. Ni Bitorixara fan nintzen moruen, behintzet, abarka-galtzekin, perkalezko soiñekuakin, ta jertsixe eztakit zelakue eruango neuen orduen zera eruen gidduenien, zeetik. Orduen esan ustenien ofizialak: "Pa qué te han traido a tí?". "Pa qué te han traido a tí aquí?" esan ustenien. Orduen negargarri behintzet. Nik baakit abarka-galtzakin fan nitzana. Eta ez dakit galtza luziek ala; perkalezko soiñekue zelakue eruen neuen be badakit. (Barreak). Barre eitteko baiño negar eitteko polittaue da.
-Eta ez zan egongo aldatzeko erroparik eta?
-Bueno. Batzuk hobetotxuao jantziko zien, baiña beste batzuk zertxuao. Zelan, zelan hartzen zan be bai, eta jentiek zela zeuken be bai.
-Etxian eitten zien erropak ala erosi dendan?
-Erosi eindde. Eta ein asko. Nik josten ikesi neuenien zenbat praka pare josi ete dot baserrirako. Asko, e! Josten? Josten ikesi neuenien nik, josten asko gustatzen jat. Oin be bai, e, oin be hemen be eitten dot josten. Batien horrei lepoko zerai trapuoi zera apurtzen jatenien, edo botoie falta badau edo, nik josten asko disfrutatzen dot. Hemen be hartu silla bat eta hartu eta josten eitten dot nik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia