Antzuola (Gipuzkoa)

Mutilen arropak jai egunetan

Mutilen arropak jai egunetan Mutilak jai egunetan nola janzten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-068-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutilak jai egunetan nola janzten ziren.

Transkripzioa

-Neskak esan dozu soiñeko perkalezkua, baiña mutillak zelan joaten zien jantzitta jaiegunetan?
-Mutillak praka milraiasa jeneralian, eta zapatilla zurixak. Eta udan eta neguan be igual haretxekin, e. Giro ona baldin bazan. Eta bestela trajia jeneralian. Hola jai haundi samarrak-eta zienian mutillak trajia. Eta gabardinak eta. Gero, gerotxuagora, gu ordurako ia hamasei-hamazazpi urte.
-Gerra ostian?
-Bai gerratik gerora. Aurretik ez gabardinaik eta gerra aurrian. Euko zittuen medikuak edo, gabana edo euko zeban baiña.
-Baiña bestela basarrittarrak eta
-Basarrittarak-eta gabardinaik-eta hola. Baiña behin hasi zanian bat modan, belaxe danak, gehixenak ein zittuen, e!
-Bai, e?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia