Oiartzun (Gipuzkoa)

Ezkontzeko gustagarria izan behar

Ezkontzeko gustagarria izan behar <p>Gurasoei bikotearen berri nola ematen zitzaien. Gurasoek zer esaten zieten: ez baziren gustagarriak ez segitzeko. Orain gauza hori okerrago doala, agudo aspertzen direla.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoei bikotearen berri nola ematen zitzaien. Gurasoek zer esaten zieten: ez baziren gustagarriak ez segitzeko. Orain gauza hori okerrago doala, agudo aspertzen direla.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ezkontzeko ze itten zen gurasui permisua eskatu 'o hoi nola izaten zen Inaxi?

- Hoi? Guk ez genun permisuik eskatu. Gurasuk esaten zuten, (beurek) esaten ziguten, elkarrekin hasi 'ta in giñanian, ba ezkontzeko kontuak eta hasi giñan esaten "pentsatu zein hartzen zuten elkarrekin e? Geo ez torri hemen kontukin, asike, pentsatu ondo. Ez bazu nahi gustagarriya elkarrekin ez seittu, ez duzula nahi ta kitto" san ziuten 'ta hortan fan dia, gu hola fan giñen 'ta guriak 'e hola fan zien. Hala zan.

- Axertatu in zenuten ordun?

- Ui klaro, ze ingo zu ba? Oaiñ gauza hori okerrago doa. Separaziyua esate'utenez, separatzen eozein.

- Hoik ez dute ongi pentsatuko 'ro?

- Aspertu itten dia numaitt! Berrizaliak.

- 'Ta zuek ez al ziñazten aspertzen? Hainbeste urte elkarrekin?

- Ez, gu ez giñan aspertu. Gu ez giñan aspertu. Gu hantxe seittu genun elkarrekin.

- Gora berak izango dia miño...

- Bai izaten zien momentuak, eunan batin o' bestin igual erdi muturka antzin, miño geo atzea aixkiattu.

- Berko!

- Berko, hoixe.

- 'Eta Maldaburura ezkondu ziñanin, zer zin? Ez zen zue gizona...

Egilea(k): Ane Lardi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia