Basauri (Bizkaia)

Irakurri eta idatzi euskaraz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-038-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Etxean amak ez zekien irakurtzen, baina aitak asko irakurtzen zuen eta euskaraz idatzitako liburu batzuk zituzten etxean. Elizan beti dena euskaraz egiten zuten. Anaia Melillan egon zenean ere euskaraz idazten zuen etxera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leidu gitxi iten da orduan.
- Bai.
- Zure aitak igual bai...
- Bai, gure amak ez zun leiduten, ez zuen jakin leiduten erdera. Eta zera, meza librue be euskera.
- Bai. Bai ezta?
- Bai. Eta ez zun jakin erdera errezetan be.
- Ez e?
- Dana euskera. Eta gurien aitte be euskera. Erdera're ez zuen jakin. Dana euskera. Eta guk, oin, klaro, ez dekoguz harek liburuek, baie eduki genduzen liburu... holango liburu adituenak. Eta dana euskera, dana euskera! Abandasek, gurie neba zaharrena, Melillan in jauen ba zertu ezta... zerbizixua in zauen ez dakit gerra denporan. Gerrie egon zan orduen Melillan. Eta harek eskribiduten euzen kartak, euskera! Euskera eskribiduten auzen harek kartak.
- Jente gitxik hori, e?
- Lehen eskribidu dena erderaz iten zan...
- Harek eskolan ez zun ikisi...harek...
- Hori zer da ba?
- Errosarioa.
- Aiten errosarioa itten zen ta apurtute ta oin horrek ez deu gure bota errosarixo, eta dana!
- Bota ez, ez, ez. Aittena zen?
- Bueno ba klaro.
- Orduan bere errezten da asko e?
- Bai, bai. Eta bueno ba harek eskolan ez zauen ikisi euskera kartarik eskribiduten e!
- Ez e? Berez ikasi euen edo?
- Eskolan han ez zan egon kartarik eskribiduterik euskera, baie harek ikisi eben euskera kartak eskribiduten.
- Bai, ezta?
-Melillatik hona kartak eskribidutean euskera botaten euzan.
- Bai, e? Eta horrek gorde iten dozuez ondiño?
- Ez dekou.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia