Basauri

Bizkaiko udalerria da, Bilboko gune metropolitarreko seigarren herririk populatuena dena. Nerbioi ibarreko eskualdean dago, Bilbo Handiaren barruan. Udalerriak iparraldetik, Bilbo, Etxebarri eta Galdakaorekin ditu mugak; ekialdetik, Galdakao eta Zaratamorekin, eta Hego eta Mendebaldetik, Arrigorriagarekin. Hainbat auzoak osatzen dute basauriko herria. XIX. mendeko industrializaziora arte, Basauri nekazaritza herria zen, artoa eta bestelako barazkiak landatzen ziren, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren bertako biztanleak. Horrez gain, irina ekoizten zuten errotak zeuden herrian. Ondoren, XIX. mendeak aurrera egin ahala, nekazaritzaren gainbehera hasi zen eta industriak bere tokia bete zuen. Gaur egun, nekazaritza ia desagertu da herrian eta mendietako ortu txikietara mugatzen da. Azken hamarkada hauetan, herriko jatorrizko euskara desagertuaz joan da. Hala ere, azken hiztun horien lekukotasunak jaso ahal izan ditugu.

Egilea: Lorena Fernández

  • Hizlariak: 35
  • Zintak: 130
  • Pasarteak: 171
  • Transkribatutakoak: 46
  • Audioak: 149
  • Bideoak: 22

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia