Getxo (Bizkaia)

Erdaraz egin beharra, oso gogorra

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan erdaraz egin beharra oso gogorra izan zen berarentzat. Goiz eta arratsaldez joaten ziren eskolara, eta dotrinara egunero.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

Eta txikerratan ibili nintzen /ibilintzen/ horra beheko eskolara, estaziño ondoko eskolara. Ta gero, honek eskolak egin eurezenean /ioresenen/ ayuntamentun, [gu izen] gintzen inaugura gendun hori, ba, Saratxako eskole. Eta dana erdera. Guretzat ez da egon euskerako berba bat iñon bez. Etxen iten gendune bakarrik. Eta gogorra izen zan guretzat eskolara joate. Erdera! [ite] guretzat gogorra izen zan. Eta ezin ulerten gendun... Niretzat izen zan ademas gogorregi, “la pera y el mansana”. Hori izen zan ya, akabu!! Ulertzen dostezu? Ze, klaro, euskera esaten da: "Joan hara sagarpera eta ekarzu sagar bat" edo "Zoaz madarire ta madarik be ostu". Pero "te doy la pera y cojo la manzana", niretzat izen zan gatxa horroroso hori ikisite, egi e! Bai, bai, bai, gatxa izen zan. Eta joaten nintzen ba eskolara, eskolan ordu, ordubietan sartzen zan ordun, bai, bai, bai ordubietan. Bai, eta goizean goizen bederatziten eta hamabiten urten, bai. Eta egunen-egunen dotriñera, eliza bere ez dao asao hemen. Bakizu non eon. Eliza ez dau asao eta dotriñera egunen-egunen joaten gintzen.

Egilea(k): libanoaristegi@joxe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia