Getaria (Gipuzkoa)

"Apuilla-apuillaka" jolasa

"Apuilla-apuillaka" jolasa <p>"Apuilla-apuillaka" ere jolasten ziren. Kuadrillatxoa elkartzen ziren jolaserako. Taldeak aukeratzeko nola egiten zuten. Talde bata behean eta bestea plazan egoten ziren. "Apuilla" esan eta besteen bila joaten ziren. Markoseneko etxean ezkutatu zireneko anekdota.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-006-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Apuilla-apuillaka" ere jolasten ziren. Kuadrillatxoa elkartzen ziren jolaserako. Taldeak aukeratzeko nola egiten zuten. Talde bata behean eta bestea plazan egoten ziren. "Apuilla" esan eta besteen bila joaten ziren. Markoseneko etxean ezkutatu zireneko anekdota.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta beste jolasikan?
- Hori, horrek, horrena…
- Bestela, harrapatzen o korrikan o…
- A, bai, bai. Apuill-apuillaka! Honbre!
- Nola?
- Apuilla-apuille, apuilla-apuille. Beno, eo… Apuill-apuillaka. Ta iten gendun hori, igual zortzi, hamar o dozena bat lagun juntatzen giñan, ta bi, beti izaten zian kuadrillan bi jefianak iten zuenak. Haiek iten zuen oiñakin, hankakiñ, hola, tak-taka! Alkar, hura handik honea ta ni hemendik hara. Tik-tak, tik-tak. Gaiñian harrapatzen zunak, hark nahi zuna apartatu.
- Izenik bazekan… Hanka itia?
- (L) Bai.
- Hanka, hanka aurrena tapatzen zunak, hark […] hasiera […]. “Beno, nik hau”, ta bestiak, “hau”. “Nik hau”, ta bestiak “hau”. […]. Apartatu, bi grupo iten giñan eta kuadrilla bat plazan, eta bestiak, hor, e, berrogeita hamar bat metro, hirurehun metro behero jartzen giñan. “Apuille!”, ta, tas!, kantoian behetik gora, kantoian behetik gora o al zan zea. Ta batzuk iten zuen […]. Ayuntamientotikan, ayuntamiento aurretik hasten giñan, ta iten zuen, tras!, beste aldea jun, ikustea, ikustea aber noa juten dian. Ta, “beno hi” esaten […], “beno hi, hi horrea, e! Gu behera […], hi horrea”. Ta behekuak, beheko kuadrillak iten zuan… […]!, ta anda dio!, juten giñan. Guk badakau batian arratsalde guziya etxe batian […] barruan sartuta. Markoseneko etxian, Markoseneko etxian. Kuarto o zer zan, entrada…
- (L) Ganbaran, ganbaran.
- Illun-illuna, illun-illuna. Itxin barruan!
- (L) A! Etxe barruan?
- Andriak beak sartu. Ama o… Illun-illuna zan entrada, illun-illuna ta. Hala, “hi”, esan ba, “beno, hi, zeara jun dituk, Markoseneko zeara jun dituk […]”. “Apuille!”, apuille esaten giñun. “Apuille!”, saltaka, da, da, da, ri, ri, ri, sartu gea zea horta, entrada horta. Ta Markos xaharra xiestan, siestan, ta gu eskandalu-eskandaluan ta. Piperra, piperra zan geo bea, letxe txarrekua ba. Andria berriz on-on-ona zan. Ta hala somatu zunian, “xiiiiii!”, hola in zigun, “xii!”. “Ixo! Pasa, pasa barrura, pasa barrura”, […], “pasa barrura, pasa”. Sartu giñan sei, danak barrura sartu giñan ta Markox hori jaiki ta, “ze ostia horrekin zer dezue!”. Hura bere maldiziyuakin! Hau dek hau! Beste kuadrilla akordatu guregatikan. “Hemen zabek! Hemen zabek! Hemen zabek!”. Ta gu […], “eon bertan, eon, beak aspertu [bitartian]”. Aspertu in zian arte eon giñan. Geo […] geu’re […] kanpoa.
- Hori zan apuilla-apuilleka.
- Apuill-apuilleka. Ta izan deu zea’re, apuilla-apuilleka moillan barrena, haben fabrikako atze hortan. Orduan fabrika ez zala, jun, arraldea jun, ta hantxe lapa jana, lapa batzuk jan ta, denboa pasan ta, arratsalde guztiya han bota.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia