Hondarribia (Gipuzkoa)

Lanpernatako pasadizoa

Lanpernatako pasadizoa <p>Lapak eta lanpernak, arrokatan. Anekdota: zakurrek jan zizkieten ogitartekoak eta elastikoa apurtu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lapak eta lanpernak, arrokatan. Anekdota: zakurrek jan zizkieten ogitartekoak eta elastikoa apurtu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta lapa billa-ta zu ibili izan zea sekula?
-Zein?
-Lapa, lapa billa ta…
-A, bai! Gutxi fan naiz, biño ibilli naiz, bai. Ta lanpernatan’e bai.
-A, bai?
-Bai.
-Arrokatan?
-Bai. Egun batian jun giñen hemendik, zean, iya Pasaiko… iya Pasaiko mugaraiño ya, zea, uaindik bizi da gizona, juan, uain operatu dute, fan den astian o, bihotzatik, Frantziyan. Juan giñen biyek. Nik eman nuen zea, holako txusko bat, zean tortillakin, ta hark eman zuen beste txusko bat haragiyakin. Ta jun giñen hara ta arrokatan sartzeko denboran sumatzen genittuen zakurrak sangaka, zakurrak sangaka sumatzen genittuen, ta sartzeko, han, in genuen hemezortzi kilo, ez dakit, hogei kilo lanperna. Ta xesto haundi bat bagenuen, ta igo, gero igo bihar zen Jaixkibelko malda, zera hori, e! Mendiya igo bihar zen goitti. Eta lanperna bana hartu aban, lanperna bana, eta hura, hura txupa-txupatzen txandaka gotti igo giñen. A! esango dizut /esangoizut/, hasi giñen, zea, billatzen gure janak, ta elastikua’re bai, elastikua han genuen, eta besti horrek sartu zuen elastiko batian zera, jana. Ta elastikua lajatu genuen han, ta neria ere bai, ta jun giñen lanpernetara, ta handik gero, denborakin, zea, hemezortzi kilo lanperna o hogei kilo ez da erraxa bat’e egitten, e!
-Ez!
-Eta hartu genittugun xestuak, bueno, zea, allegatu giñen xestukin, betiak, ta allegatu giñenian falta zien zeak, elastikuak-eta falta. “Ui! Ez tiuk hemen elastikuak. Ui! Nun dire? Ui! Ui! Zakurrak eondu dituk hemen zangaka… Ia… Ui…” Ta hasi giñen billatzen, nik esan ziot “hi hua hortikan ta ni juango nak hemendik”. Hasi giñen billatzen eta neunik, nik harrapatu nittuen. “Gabino, hemen ttuk hator, hator”. Elastiko berri-berriya hemendikan dena txehetu, elastiko berriya, e! Loriya! Hemendik dena txehetu, eta zea, gure, hartu, bueno, esan genuen: “hok zakurrak in ttik, zakurrak” ta zakurrik ez zen orduan han, badakigu, ta biyek igo giñen gora, handik etorri giñen kantina, hor […] kantina bada, hor jan genuen, ez dakit ze lata zan, latak jan genittuen, txardiña edo antxua edo… Ez naiz oroitzen, biyek, eta ardo pixkat ean ta itxera gure zea harekin. Holako gauzak.
-Ta ez zian agertu?
-Keba! Zakurrak han besten batekin hurbillian zien, ta zakurrak usaia sumatu zutenian, jan in ziguten. Bai. Bai. Ta uaindik bizi da gizon hori!
-Gabino?

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia