Muxika (Bizkaia)

Herriko istorioak, kontakizunak

Herriko istorioak, kontakizunak Herriko gizon batek mozkor handiak harrapatzen zituen, eta bere emazteak tabernan sekula gehiago hankarik ez jartzeko esan zion. Gizonak kasu egin zion, tabernara joan zen, eta ardoa edan zuen hankak taberna kanpoan zituela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-091 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko gizon batek mozkor handiak harrapatzen zituen, eta bere emazteak tabernan sekula gehiago hankarik ez jartzeko esan zion. Gizonak kasu egin zion, tabernara joan zen, eta ardoa edan zuen hankak taberna kanpoan zituela.

Transkripzioa

- Mozkorra hartute otson /hartutetson/ andra bateri gizonak. Ta esan otsen baze: "gehidxau" esan otsen andriek etxera etor zanien: "gehidxau ez dozu tabernan hankarik ipingo" esan otson. Ta gero ba gizonak e hurrungo tabernara joan zanien ba tabernan hankarik ez ipintzeko esan otson ta hankak kanpoan diela baia ardaue edan biher.
- Suhia: Ta hori bestie jeusi zana basa artera ta bestiek "[...]" ez otson esan ba jeusi zanak? Basa artera jeusi zen legune.
- A bai. Mozkorragaz baserrire, basie dauen lekure jeusi. Ba bestie joan zanien ha be jeusi basa artera, ta ba: "joño! hor dxauk hemen" esan ei otsen batak bestieri. Ta "tapeu hadi tapeu" bestiek, basiegaz tapetako.
- Hori zer muxikarrak?
- Ez daitz nor izen zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia