Getaria (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: "Kinkinisetan", "Potsetan", karburoarekin...

Umetako jolasak: "Kinkinisetan", "Potsetan", karburoarekin... <p>Umetako jolasak. "Kinkinisetan": batek makila lurrera bota eta punta sartu; besteak beste makila batekin hura jo eta bota egin behar zuen. "Potsetan": bi makila muturra zorroztuta urrutira kolpez jota botatzen aritzen ziren. Karburoarekin ere jolasten zuten: lurrean ura eta karburoa jarri, gainean pote bat eta gero hari sua ematen zioten potea airean botatzeko. Karburoa lapurtu egiten zuten nonbaitetik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-006-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak. "Kinkinisetan": batek makila lurrera bota eta punta sartu; besteak beste makila batekin hura jo eta bota egin behar zuen. "Potsetan": bi makila muturra zorroztuta urrutira kolpez jota botatzen aritzen ziren. Karburoarekin ere jolasten zuten: lurrean ura eta karburoa jarri, gainean pote bat eta gero hari sua ematen zioten potea airean botatzeko. Karburoa lapurtu egiten zuten nonbaitetik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, umetan eta, sei, zortzi, hamar urtekin eta, zeintzuk izaten zian zuen jolasak eta? Jolasik eta iten zenduen?
- Bai, honbre! Jolasak bai, jolasak! Jolasak, klaro, jolaseako amorratzen! Kinkilisa, kinkilisa esaten giñoun! Makillak, makillak, egurrak, loriera hontakuak o, ta luzaera hau, e! Luzaera, holako luzaeran bat. Eta, beno, igual da! Altuera zun hau. Zenbat? Zenbat zentimetro? Berroeta hamar zentimetro? [Alturan bat]. Ta ibiltzen giñan, lurran pixkat biundu, ta tak!, zas!, muturra sartu. Ta bestiakiñ, bestiak in behar zun hura jo ta bota. Ta hola. Botatzen zuna, bata besten ezpata botatzen zuna, hura nausi. Ta hola ibiltzen giñan. Hura nausi. Geo beste bat, han-han goyan ibiltzen giñan, potxetan, potxetan. Potxak, potxak. Egur bat, holatxeko egurra, bi muturrak zorroztu, e, bi muturrak zorroztu ta makill bat. Behiñe ikusi…
- (Laguna) Bai, bai, bai!
- Ba, hala, jartzen gendun plazan, plazan o zean, egur bat. Hola jartzen gendun makilla, egurra hori eta hura jo behar potxakin. Jo ta hemendikan igual han bazterrea. Ta! Tira pelota! Jotzen baezu, ta makilla botatzen bazuan, harrek iten zuan hartu potxa ta ziuuuu!, bota urrutira. Ta berriz, beste hark hartu ta beste, tira berriz’e zeara, ta hola, holaxe jolasten [gendun]. Ta […] hau’re polita da. Esto… karburuakin, karburuakin. Baten batek esaten zuan, “nik karburua ekarriko diyat”, ta piper, piper potua, potua piper potolokua, pote zea hoiek…
- (L) Hoi, peligrosua hoi…
- Bai. Iten gendun xulua in lurrian, e, baatzetan. Biuna, biuna, uretan daude ta. Xulua in ta hara ura bota, ura, ur pixkat. Ta karburua, karburua… bakizu zer dan? Ura bota hara ta gasa azaltzen zuan. Ta poto horrek xulo txiki bat. Poto hori iten zendun zulo horretan sartu, poto hori zulo horretan sartzen zendun, ta kañaberak, makil muturrian papera o zeatu, ta hari su eman. Ta geo, makilla harekin poto haren xuloa. Paun! Ta behetik gora ertetzen zan.
- Lehertu.
- Ta nik batian, Patxi Iñarra, Patxi Iñarra. Hola ez bazan esplotatzen ta sua o hola, “paola!, Paola!”, esaten gendun, “paola!, Paola!”. Patxi Iñarra hori, “Paola! Paola!”, hola moitu zun ta jata pum!, ta potuak muturrian jo zuan.
- Eta karburua nundik hartzen zan?
- A! Ostu!
- Ostu?
- Ganbara… Geo, ordun kinkiak…
- (L) Motorra… Kotxian ta argiya iteko…
- Argiya, gabian argiya iteko da. Kinkiak [zea zian], kinkiak. […] eoten zian, ba! Eta latak, hamar kiloko latak izaten zian, latak. Ta iten zan gaiñea […] haustu, zetu, bea deseindu iten zan. Baiño, bea zeonian, goor-goorra izaten zan. Ta huai, bruuuuuuu, zea haundiya ateatzen ziyon, gasa haundiya ateatzen ziyon.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia