Umetako jolasak: "Kinkinisetan", "Potsetan", karburoarekin... <p>Umetako jolasak. "Kinkinisetan": batek makila lurrera bota eta punta sartu; besteak beste makila batekin hura jo eta bota egin behar zuen. "Potsetan": bi makila muturra zorroztuta urrutira kolpez jota botatzen aritzen ziren. Karburoarekin ere jolasten zuten: lurrean ura eta karburoa jarri, gainean pote bat eta gero hari sua ematen zioten potea airean botatzeko. Karburoa lapurtu egiten zuten nonbaitetik.</p>

Umetako jolasak: "Kinkinisetan", "Potsetan", karburoarekin...
Sebastian Aranguren Ulazia
, Paulo Argibe Uraola - ahotsak.eus