Bergara (Gipuzkoa)

Umetako jolasak; hidronimia

Umetako jolasak; hidronimia <p>Umetako jolasak. Inguruan zeuden iturri eta errekak. "Urkitz-erreka".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak. Inguruan zeuden iturri eta errekak. "Urkitz-erreka".

Transkripzioa

- Eta lan ta lan artian, umetan, jolastu be ingo zenduen, ez?
- Bai, bai, jolastu be beti basarri inguruan umiak, ba, beti ibiltten dia jolasian zeozetan.
- Bai? beti aprobetxatzen da?
- Bai, batian txabolia in ta bestian apurtu ta bestian bestia ta… Askotan, itturrixa urrin euan orduan, ta beti ur freskua nahi ta ala! itturrira, batenbat itturrira. Ta iñok faterik be nahi ez. Oin e, oin ez gara itturrira faten! Oin errekatik ekarrittakua. Ura igual-igual etorren hona orduan be, baiña etorren tubo barik, errekatxuan etorren. Garbixa bai; epela etorten zan ta ez zan estimatzen. Lehenau ura ona eraten eben e jentiak! danak itturrixa. Itturrira bialtzen eben jente dana, etxe danetan, ta oin baten bez.
- Hemen inguruan zein…?
- Bai, hortxe dau errekatxo bat harutzatxuau. Hor bueltia hartu, ta handik… zenbat eongo dia ba? bostehun metro errekatxora, goittik behera.
- Ta izenik badaka erreka horrek?
- E? Bai, badauka.
- Zelan esaten dotsazue?
- Urkitzerreka dauka horrek izena.
- Eta itturrixak?
- Ba itturrixa guk beti. Bi itturri eren, bat goikua ta beste bat behekua.Ta goikua ez zala ur ona edo ez dakit ze, filtrau itten zala beste errekatxo batetik ta beti behekora. Behekua, ba, ur ona. Ta oin egongo da… ez dakixanak ezta bilau be ez dau ingo. Nik billauko neuke.

Egilea(k): Ainhoa Osa Arozena (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia