Oñati (Gipuzkoa)

Auzoan jende gutxiago

Auzoan jende gutxiago Lehen auzolanean egiten zituzten behar asko. Gaur egun, Larrañan bizi diren auzotarren kopurua jaitsi egin da, baita ganaduarena ere. Nahiz eta Urikoan behi batzuk izan oraindik, egun etxerako esnea kaletik ekartzen dute. Arrasateko San Tomas jaietakoa zen inguruko feria nagusiena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen auzolanean egiten zituzten behar asko. Gaur egun, Larrañan bizi diren auzotarren kopurua jaitsi egin da, baita ganaduarena ere. Nahiz eta Urikoan behi batzuk izan oraindik, egun etxerako esnea kaletik ekartzen dute. Arrasateko San Tomas jaietakoa zen inguruko feria nagusiena.

Transkripzioa

- Eta lehen esan dozu bidia eta ez zegoela oingo moduko bidia-eta, eta horrek bidiok auzolanian itten ziran?
- Bai, hemen jeneralian auzolanian eta gero pistia itteko eta zerketako eskabadoriakin ibilli ziren ta gero zerak, basora eta pistak in ta beste batzuk besoz be bai, Azargaratera eta Kortaerrekara eta horreik besoz inddakuak.
- Lehen asko itten zan hola auzolanian?
- Asko horixe, bueno!
- Eta zuk ze uste dozu, oin jente gehixao bizi dala lehen baiño Larraiñan, edo gutxiao-edo?
- Ze jente gehio?
- Jente gehixao bizi dan Larraiñan oin edo lehen bizi zan jente gehixao edo oin bizi da jente gehixao? Edo antzera?
- Ba, etxe baikotzian famelixa haundixak jeneralian izaten ziren ta betik jentia. Hemen gutxittu ba goixan be iñobez ta oin Urubillen be ba danok kalian nola bizi diran ba, batzun batzuk etorri itten dira baiña etxe danetan mobimentua egon baiña bestela jente gutxiau.
- Baiña ganaua ta hola lehengo modura ez.
- Ganaua gero eta gutxiau, ganauak be hementxe Idiazabal edo Pullanguan bi, Erbiñian beste bi, Leibarren bapez, ardixak bakarrik, enda Kortan be ez, Ogixaan be ez, Garaikuo Aldekuan be ez, ba hementxe gerian ta Elorduittan ta hortik aldekuak Errekalde ta Idiazabaletan be badaoz, baiña gehittuaz ez, gutxittuaz.
- Zeuek badakotzue ondiok orduen ganauak?
- Bai, hiru behi hor daude.
- Eta ondiok be marmittatan eruaten dozue esnia kalera?
- Oin? Bai, ezta jaitzi be! Ezta jaitzi be! Txahalak eurak eman dezala eta kitto! Etxerakua be kaletik ekarri esnia.
- Etxian eukitta?
- Etxian ez dou sekula etxerako zerik itten. Betik kaletik ekarri eta arrea!
- Eta ferixetara eta joateko ohitturarik eta bazakazuen?
- Oin urte bi edo hiru badira ez naizela jun be in, jun ta ezer itten al da ba ferietan be?
- Baiña lehenau juaten ziñazien ferixetara?
- Bai, ferixara horixe, ferixa egunori haxe izaten zan, ta gero meriendau edo in ta.
- Eta zein izaten zan hemen ingurutan ferixarik inportantia?
- Hemen inportantiena Mondrauen, gaur be Santomas gaur Mondrauekua, Mondrauen Santomas egunian normala izaten zan fatia.
- Santa Lutziara fango ziñain.
- Santa Lutzia joku gutxi euki neben nik, oso gutxi. Jun bai baiña urte gutxittan eta gaiñera honeik aglomeraziño haundi honeik ez xat sekula gustatu izan neri.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia