Elgoibar (Gipuzkoa)

Ermuaran-Sallobente auzoko taberna eta denda

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-010-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ermuaran-Sallobente auzoko Maiorta baserrian jaio zen 1910ean eta bertan bizi izan zen ezkondu artean. Sallobaneten behar-beharrezkoak ziren gauzak erosteko dendatxo bat zegoen. Taberna eta jantokia ere bazeuden bertan.

Transkripzioa

- Zu akordatzen al zea nun ta noiz jaixo ziñan?
- Noiz jaixo nintzan nola akordauko naiz ba ni, hori gauza zailla da, e! Maiortan jaixo nitzan ni, "caserío Maiorta".
- Maiorta?
- Bai. Hortxe goratxuaon dao hori.
- San Lorentzo baillaran?
- Bai, bai. Hantxe jaixo nitzan ta…
- Oin dala larogeita bederatzi urte, ez?
- Bai. Ta hantxe hazi ere bai.
- Ta gero nun bizi izan ziñan, han ere bai?
- Bertan bizi hona etorri... ezkondu artian.
- Orduan, ezkondu arte…
- Han.
- Han bizi izan ziñan ta ezkondu ziñanian, hona.
- Ezkondu nintzanian, hona.
- Zenbat urtekin ezkondu ziñan? Jakitzeko pixkat hona zenbat urtekin etorri ziñan.
- Hogeita hamaika urtekin.
- Hogeita hamaika urtekin. Oso ondo. Gogoratzen al dezu orduan, San Lorentzon dendarik edo bazauan?
- San Lorentzon? Bueno, San Lorentzon zauan…
- Umia ziñanian, e!
- Bai, bai. Umia, eskolan-ta San Lorentzon ibiltzen giñan gu. Ba zauan, ze esango dizut ba, mostrador bat zauan, ezta? Ta handikan zerbitzen zeben. Hola denda… denda zerik, e… espezialik ez, e! Biharreneko gauza batzuek egoten zian han, bai.
- Bihar, bihar-biharrezkuak zian gauzak?
- Bai. Gauzak e… egoten zian han [denda guztian] ardaua ta holako gauzak egoten zian.
- Ta nun zauan, San Lorentzon?
- San Lorentzon bertan.
- Bertan, hango etxian?
- Eon, eonda zaude San Lorentzon?
- Bai, egonda nao.
- Ba atian sartu eta eskubira bertan dao. Lehelengo atia da hori zeori; oin, gaur ez dakit nola egongo dan. Ta han zauan ta…
- Frontoian onduan dauan etxia [han oin tabernia…]?
- Bai, frontoira... handitxikan bidian. Hantxe zauan hori dendiori edo ardandegixori, hantxe zauan.
- Ta ze saltzen zeben? Akordatzen zea?
- Saltzen zeben ba… gero tabernia zauan han. Ta tabernia [klaro] komedora ezkerrera. Barrura sartzen aurrera komedora eta han jendiak e… jan edo zertzen zaban. Bai, taberna ona. Bai, hantxe, San Lorentzon.
- Eta tabernia orduan esan diazu ere bazauala?
- Bai.
- Taberna bakarra.
- Tabernia bai.
- Hantxe.
- Han ez zauan beste… oin, gaur e… soziedadia ta badaude, baiña orduan bakar-bakarra, e! Bakarra.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia