Getaria (Gipuzkoa)

"Txapelarrastaka" jolasa

"Txapelarrastaka" jolasa Umetako jolasak: "Kukuka", "Masisaltoka", "Txapelarrastaka"... jolasak: hanka azpitik txapela ahalik urrutien bota behar zen. Galtzen zuenari zigor moduan txapela lurrera bota eta arrastaka erabiltzen zuten futbolean bezala.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: "Kukuka", "Masisaltoka", "Txapelarrastaka"... jolasak: hanka azpitik txapela ahalik urrutien bota behar zen. Galtzen zuenari zigor moduan txapela lurrera bota eta arrastaka erabiltzen zuten futbolean bezala.

Transkripzioa

- Geo, pixkat hasten da mollan, txalupakin ta, jolasian ta.
- […] beste jolasen bat?
- (L) Tokan. Beitu, kukuka.
- A! Baita’re, kukuka. Honbre!
- (L) Matxinsaltoka.
- Ta txapelarrastaka, txapelarrastaka ta.
- (L) Txapelarrastaka.
- Txapelarrastaka ta…
- (L) Txapelarrastaka, hoiek, hoiek, hoiek earrak. Geo kontatuko diguk nola zan.
- Txapelarrastaka, txapela, txapelakin hola, ipurdi gaiñetikan jarri makurka, ta bota. Ipurdi, hankatartetikan, e! Horrela. Da!, ta, tziiiii! Zeiñek motzena, zeiñek motzena bota, izaten zuan zein motzena izan, hura, hura kastigatu iten zan. [Jarri] txapela, arrastaka geo. Ti-ta, ti-ta-ta, fubolian bezela, baloia bezela.
- Orduan, norbean hankazpitikan bota…
- Bota, bai.
- Buru gaiñetik, buru gaiñetik.
- Jarri makurtuta, makurtu, ta hola jarri ta, ta! Ta, bueno, makurtu baiño… Ta! hola zeatu ta, txapela urrutiyena […] hura nausi. Hura nausi.
- Eta galtzen zunak, txapela…
- Galtzen… txapela, haren txapela arrastaka danak, jata tirriki-tarraka, arrastaka.
- Fubolian.
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia