Burgotik Gernika errearen ikusmira
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: GER-059/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gero, gu Arratzun joan, hor dometan, Gernike erre ta bixamonien, martitzenien horra Burgora igoten gendun. Ordun, umiek gu; zazpi urteko umiek ba. Pasetan da, nire kuadrillako umiek gehixenak hil die. Nik be larogei urte dekotaz eta harek be batzuk zaharrauek, beste batzuk gaztiauek ba. Ya ez gara geratzen kontizu bi edo hiru baiño. Ta horra Burgora igon gendun. Ta ikusten zan Gernike ba, laiñoa lez; dana ketan. Ta lantzien behin etorten zan haizie, mobiduten zan ta brasa agertzen zan danien. Ostabe ba, haizieaz ba erdi laiñotute lez geratzen zan keiegaz. Ta ostabe ba, dana illunduten zan. Baiña ostabe haixe [barra bat] etorri ta “ra” brasa, handik Burgo ganetik ikusten zan. Gu umiek orduen, ba atara kontuek zenbat urte. Baia Jesus!
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!