Osaba soroak bedeinkatzen etxerik etxe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-027-075 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Lumo
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 14a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: GER-027/075
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- (Alaba): Garidxegaz-eta zer pasetan jakon horreri?
- Garidxekaz ezebez. Etarterik ez dekolez berak zerien e, elizpeko useten ez danan zerien joten zittuzen zerak, garidxek. Eurrerauko abadiek esan zotson /esantson/ hantxe joteko ta joten zittuzen. Ta gero hurrungo etor zan abadiek ez zotson izten. Ta gero bera etzerik etze ibiltzen zan zera soloak bedeinketuten, ta kridxedie atzetik ta soloa bedeinketuten beneko etzien, edo koneju pare bat edo oillo pare bat emon biher. Ta eurenera joan zanien esan zotson baze euren soloak ez bedeinketuteko berak bedeinketuko dittule-ta, esan zotson gure tiok. Ta gero bestiek be, handik gora ez euren soloak zertuteko, zera Pedron soloatako laboriek eta eurenak bardiñek izen diela-eta, eurek bedeinketuko dittuela, eta bedeinketutie be akabeu eurenien be.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!