Ordizia (Gipuzkoa)

Hileko lehen ostiralean jauna hartzera

Hileko lehen ostiralean jauna hartzera Doktrina fraideek ematen zieten eta mutilak bakarrik izaten ziren. Hileko lehenengo ostiraletan jauna hartzera joaten ziren elizara. Diziplina oso gogorra zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Doktrina fraideek ematen zieten eta mutilak bakarrik izaten ziren. Hileko lehenengo ostiraletan jauna hartzera joaten ziren elizara. Diziplina oso gogorra zuten.

Transkripzioa

-Dotrina zeinek ematen zizuen, fraileek?
-Frailek, klaro, dana fraileek. Eta mutillak bakarrikan, han neskaik eta etzan izaten, mutillak bakarrik.
-Mutillak bakarrik?
-Bakar-bakarrik mutillak; neskak ezta pentsau’re. Sekula etzan batek nahasten iñola ere. Mutillak bakarrik. Eta gero baakizu, elizan kontuen fraillek zien da, esan dizut, dotriña ikasi gendun memoriz dana, erantzunek eta galderak, danak. Eta lendabiziko [silletan] hillero-hillero komulgatzera ta juten giñen-da. Garai hortatik ba oso sartuta elizan, ezta. Baiño beti disziplina haundikin, disziplina haundia izaten zan. Han zuzen ez [...] egurre izaten zan, han etzan, e, edo belaunbiko edo belarrondokoa edo dana dala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia