Ordizia (Gipuzkoa)

Doktrina derrigorrezko ikasgai

Doktrina derrigorrezko ikasgai Bi urte egin zituen fraideetan gainontzekoekin integratu arte. Eskolatik elizara joaten ziren. Eskolan kaligrafia, aritmetika, historia, etab. ikasi zituen. Doktrina derrigor ikasi behar izaten zuten.
Tamaina:
Bi urte egin zituen fraideetan gainontzekoekin integratu arte. Eskolatik elizara joaten ziren. Eskolan kaligrafia, aritmetika, historia, etab. ikasi zituen. Doktrina derrigor ikasi behar izaten zuten.

Transkripzioa

-Pasauko nintzen hillabete edo eta eskolan besteekin batera jarri ninduen. Ta bela integratu giñen da bastante poliki. Ta han ba gerrate arte, bi urte. El año treinta y cuatro zan hori. Año treinta y seis arte.
-Bi urte egin zenituen?
-Gehio’re bai, baiño aurrena bi urte hoiek izan zien ba. [...] Izaten zan ba disziplina haundiakin, ostegun atsaldian izaten gendun jai, eta larunbaten [...] juten giñen da jaien’e bai. Jaien meza nausie izaten zan goizeko hamarretan, ta beratzitatik [...] eskolara juten giñen, eta ordun hartu mutiko guztik, biñaka jarri ta elizaa eramaten giñuzen, frailliak [...] giñuzela elizaa. Meza nausia entzun han eta atzea berriz’e buelta eskolaa biñaka. Ta zeoze kantau ta eiten gendun da deskuidatzen zana elizan zeoze hitzein edo jolastu edo, han egurre zeon. Da kondizio hoietan ba bueno, han pasau giñuzen bi urte hoiek.
-Eskolan zer ikasten zan orduan?
-Danetatik pixka bat. Ba Aritmetikak. Aurrena eskribitzeko ba hasten giñen Kaligrafia, Kopia, gero ba Aritmetika esaten zioen, Historia de España, Historia Sagrada asko. Doktriña ikasi gendun galderak eta erantzunek danak, hasi aureneko pajinatik eta aizkeneraiño, memoriz danak. Ta gero tarte hortan zazpi urtekin, ordun eiten zien bi komunio. Komunio txikia ta komunio haundia. Ta komunio txikia tarte hortan ein gendun. Ta etzan, etzien inportantzia haundirik ematen hari. Astegun baten komunio txikia ein da atzea segi eskolan; ta halaxe pasau giñuzen bi urte. Bi urte pasau giñuzen garaien ba ordun, gerra zibilla ordun etorri zan, el año treinta y seis.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia