Basauri (Bizkaia)

Finagako letanietako ohiturak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Finaga alboko ermitan maiatzeko letanietan ospatzen ziren meza eta orduko ohiturei buruz dihardu.

Transkripzioa

- Han, San Migelen dau ermitta bat, oin jauzite egongo da igual e, baia ermitie izin zen han goixan.
- Nun, ze partetan?
- Fiñagan bertan.
- Fiñaga ermitie?
- Emitia albuan. Hantxe fiñagan albuan dau ermitta bat, San Martin. Ta han zana, Arduxa partie. Nola lehen treniak etorten zien maietzien, merkaniaz.
- Bai.
- Ta etortzen zen egun baten abadie, ta eskolako mutilek eta... guro zunak joan, etortzen ziren Fiñagara, letanian, ta Fiñagan mezie emoten eudien abadiek.
- Bai.
- Emoten eben ogixe ta vino blanco ta honi jentiedi...
- Bai.
- Egun beten, maietzien, letaniaz.
- Bai, bai.
- Baie oin ez dakit nik badan bere... urte asko da ez nazela joan hara! Baie ermitte hori.. badau beste ermitte, teiletue apurtutue eduki duenen ni igo nintzen ordun han ta gero ya... ez dakit.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia