Basauri (Bizkaia)

San Migelen euskara galtzear

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-023-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euskara galdu eta gaztelera ikasi beharko zutela pentsatzen zuten Bixentaren gurasoek. San Migelen euskara gutxi egiten zen Bixenta gazte zenean ordea. Gazte guztiek gazteleraz hitz egiten zutela kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gurien etxien, ba gaztiek izengo gintzezan ordun, ba amak igual berba itten euen erdera, ezta? [...] erdaraz gauzek esan eta... aittek esaten otsen... aite be Zeberixokoa euskaldun netogua, gure ama baiño, ezta? Esate eben... zegeitik esaten otsen... hemen San Migel inguruen euskera ez dela berba itten ondo, txapurriano dala hameko euskerie esaten zan ezta? T esate otsen amari "zuk eingo dozu euskera ahiztu ta erdera ikisi". Hori gertatzen da, badakizu, hemen beste hainbeste. Hemen beste hainbeste.
- San Migelen...
- San Migelen be ez da berba itten euskera asko e!
- Ez?
- Ez. Ni gaztixe nintzen orduen Lapatzen...
- Lapatzen ejakingo dozu ezta?
- Bai, ba.
- Lapatzen itten zan erdera.
- Bai.
- Ni gaztiek, ezta, gaztiek. Lehen euskera motz izin zen euskera berba ittie! "Jebos" ta esaten eurien! Euskera berba itten daunak! El ke mas el ke menos... erderaz izin ahalez geo berdin ahal, ba erdera itten giñun, ezta? Komo ke erdera ondo dau dakigun moduen, ezta?
- Ya.
- Ta euskera, puf, keba! Lotsa iziten zan euskera ittie, gebo esaten zan ta! Ta oin badakizu, dakienak aprobetxau.
- Bai.
- Dakinak aprobetxau.
- Beitu, oin dakinak bentaja.
- Bai. Klaro, klaro, ez da izingo ba?
- Claro que sí.
- Ta Fiñagan zu zenbat urtetan bizi izan zintzen ba?
- Ezkondu arte, ezkondu arte.
- Zu bizi izan zara han Fiñagan ezta?
- Ni Fiñagakoa naz.
- Han jaio ta...
- Bai, klaro.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia