Donostia (Gipuzkoa)

Hamar urterekin, ikastolatik mojetara

Hamar urterekin, ikastolatik mojetara <p>Zipitriaren metodologia. Txotxak, pottokak. Ondo prestatuta zeuden, gero beste ikastetxe batzuetara joateko 10 urterekin. Moja teresiarretara joan zen bera. Gaztelania ere ikasten zuten. Mojetako heziketa hertsia: gimnasia, pololoekin; Eskola frantsesetan galtza motzak jartzen zituzten neskek. Zigortuta, begiratzeagatik. Frantzia pasealekuan zegoen ikastetxea.</p>
Tamaina:

Zipitriaren metodologia. Txotxak, pottokak. Ondo prestatuta zeuden, gero beste ikastetxe batzuetara joateko 10 urterekin. Moja teresiarretara joan zen bera. Gaztelania ere ikasten zuten. Mojetako heziketa hertsia: gimnasia, pololoekin; Eskola frantsesetan galtza motzak jartzen zituzten neskek. Zigortuta, begiratzeagatik. Frantzia pasealekuan zegoen ikastetxea.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
Data: 2010(e)ko uztailaren 20a
Iraupena: 0:04:36
Erref: DON-126/008
Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak

Transkripzioa

- Metodologia horren barruan, Elbira Zipitriaren metodologia, txotxak erabiltzea eta pottokak eta…
- Bai, bai, baiño nik uste det hori dana… nik ez dakit, nik ez det sartu nahi ondo esaten [deten edo ez], baiño [Frenet] edo holako metodologia batzuk bazeuden Frantzian, modernoak zienak, beste eskolatan hemen erabiltzen ez zianak, eta berak praktikan jartzen zitun. Bai. Eta oso… eta resultado onakin, zeatikan gero hamar urtekin jun behar genun beste eskola ofizial batea, ze bestela ez genun iñolako agiririk ikastolan, eskolan ibili giñenik. Eta ni gogoratzen naiz, ba, ni, por ejenplo, teresianataa jun nitzan. Mojak zien. Moja… ez zian uniformeakin juten, seglarrez jantzita juten zien, baiño monjak zien. Eta ez genun iñolako arazorik izaten hamar urtekoen maillan sartzeko. Ez genun… heziketa aldetik ez genun diferentziarik. Beraz, saiatzen zan Elbira bai euskeraz ematen klaseak-eta euskera ikasi zezagun eta baita ere gaztelera nahiko ikasi zezagun, gero hurrengo mailletan ez poto iteko. Ez? Eta nik uste det alde horretatik oso interesgarria. Nik ordun pensatzen det ez nintzela konturatuko, baiña geroztik begiratuta, oso esperientzia interesantia zan. Bi hizkuntzetako umeak giñen, hezkuntza ireki batekin. Nik uste det badula bere… Bueno, oain ikastolak´e hala dia, ez? Baiño, karo, oain ya hori instituzioak jartzen duten zerbait da eta iñork ez du arriskurik hartzen. Baiño ordun bai.
- Zuek ondo preparatuta joaten zinaten, baina diferentzia hezkuntza aldetik igarriko zenuten, ezta? Ikasteko modua eta bakoitza bere mahaian jarri beharra , erderaz dana…
- Bai, bai. Eta, bueno, gero, ba, hori, monjak monjak dia. Nik ez dakit oain nola izango dian, baiño ordun nahiz eta modernanak izan, [ni jun nitzana aukeratutakoa ], mojak zian. Zeatikan guk gimnasia egiteko erabiltzen genitun pololo batzuk honaiño, gero gona, eta, total, hola iteko; osea, lau salto besteik ez. Eta gure juxtu ikastola zeon, eskola zeon aldamenean zeon eskola frantsesa eta guretzako zan hua bua! Hoi bai diela… ze ondo, mutillak eta neskak! Eta, gaiñea gimnasia egiteko galtza motxakin. Eta jartzen zituzten… Bueno, gu begiratzen egoten giñen, ze gimnasioa ikusten genun kanpotik, kaletik. Eta begiratzen egoten giñen eta bua! “salto de potro”-ta iten zuten. Eta eskaillera batzutan gora ta gero zintzilikatu ta “jooo! ze gimnasia egiten duten!”. Zigortu egiten gintuzten monjak.
- Zergatik, begira egotearren?
- Begira… harrapatzen [bazintuzten ] begiratzen, hartu ta benga, zigortuta. Pekatu hutsa. Hura pekatua zan. Han begiratzea pekatua. Bai. Kuriosoa zan. Eta hori ikusten dezu, esaten dezu “jo!”. Bai. Nere gurasoak aukeratu zuten, moja hoiek aukeratu zituzten modernanak zialako, kalez jantzita juten zialako. Baiño “puu!” mojak zien.
- Hori non zeon?
- Paseo de Francian. Paseo Frantzian. Oain , oain ere… eskola frantses [hare] ez dakit, ez dao ya. Hor zeon konsulado frantsesa eta eskola frantsesa. Villa hoietako… villak zian. Eta beste bat zan teresianak. Eta, bueno, teresianak [reto] guztiakin, ez? Beloa txuria honaiño, ez dakit urtian ez dakit zenbat aldiz prozesiyota jun eta prozesiyotan ensaiatu in behar zan aurretik prozesiyua ta buooo! rollo bat. Bai. Alde hortatik bai zan aldaketa. Beste eskola zan askoz irekiagoa, naturarekin lotuta, mendian, Urgullen, ez dakit, ibaia ikustea arrantzaliak mollara… Beste sistema bat, ez? Ta mojak, berriz dana benga, benga, benga.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia