Donostia (Gipuzkoa)

Mojetan, dena erdaraz; beldurra eta ausardia

Mojetan, dena erdaraz; beldurra eta ausardia <p>Teresiarretan uniforme berdea zuten: "vespak" deitzen zieten. Ezin euskaraz egin. Gerora jakin zuen ikaskide batzuek euskaldunak zirela (Arantxa Urretabizkaia). Ikastolako lagunek talde itxia osatzen zuten. Beldurra eta ausardia.</p>
Txertatu bideoa:

Tamaina:
480 x 360
640 x 480
960 x 720


Teresiarretan uniforme berdea zuten: "vespak" deitzen zieten. Ezin euskaraz egin. Gerora jakin zuen ikaskide batzuek euskaldunak zirela (Arantxa Urretabizkaia). Ikastolako lagunek talde itxia osatzen zuten. Beldurra eta ausardia.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
Data: 2010(e)ko uztailaren 20a
Iraupena: 0:03:40
Erref: DON-126/009
Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
Gaia(k):

Transkripzioa

- Uniformea. Uniformeakin eta, gaiñera, deitzen ziguten “las vespas”. Zeatik garai… urte haietan modan jarri zian motorrak, vespak. Berdeak zian. Eta gure uniformea berdea zan. Osea, gona eskozesa eta alkandora berdea. Eta ordun modan jarri zan esatia “las vespas”. Hala deitzen ziguten. Jendeak hala deitzen zigun.
- Eta euskeraz ezingo zenuten egin.
- Ez. Ez. Nik lagun asko ezagutu nitunak umetan geroztik jakin det euskeraz zekitela. Bakarrik han hitz egiten genuen euskeraz konfiantzazko jendearekin edo aurretik ezagutzen [genunekin]. Horregatik pixkat ghettoa ere bazan, zeatikan guk Alde Zaharrean talde bat genun, bai guraso eta bai ume, eta beti elkarrekin. Bai ikastolan eta gero, juergan ere bai eta jolasten ere bai. Auzoko lagunak giñen. Ba, hori, bilatzen zan nolabait zirkulo bat nun euskeraz hitz egiteko zirkuloa. Ez? Eta gero hemendik kanpoa ateratzen ziñanian, ba, ez zenun jendia ezautzen ta, orduan, ezautzen ez zenunakin konfiantzarik ez zeon. Eta nik jende bat, pues, Arantxa Urretabizkaia ta holako jendea, jakin det euskeraz zekitela ya helduak giñenian. Osea, helduak, bueno, pues, adoleszenteak edo behintzat… igual hogei urtekin. Edo hamabost urtekin.
- Berak ere berdin.
- Eta berak ere berdin! Bai, bai. Eta nerekin eskolan ibiltako batzuk —ez ikastolan, baizik gero mojetan—, ba, ezta ideiik ere euskaldunak zirenik edo ez. Eske hori ez zan aipatzen ere. Ezkutatu egiten zan eta kito. Oaindik jendeak, batez ere gurasoak-eta, oso gogoan zuten gerra denbora ta gerran gertatutako gauzak eta gutxi o asko, ba, batak edo besteak sufritutako gauzak. Beldurra zeon. Eta gu beldur horrekin hezi gintuzten. Beldurra alde batetik, baiño beste aldetik ausardia, ez? Nik askotan, pentsatzen badezu, esaten dezu: “Bai, baiñan gainditu egiten zuten beldurra”. Zeatikan, azken fiñian, transmititu digute balore batzuk eta gauza batzuk, ba, normalean, horrelako egoera batean tapatuta geratuko zianak edo anulatuta.
- Ez dala egon etenik, ezta?
- Ez, ez da egon.
- Ixilpean baina…
- Ixilpean eta bueno… eta bueno… Gaiñera, nolabait ere kuriosoa da, haurrak izanda, sartzea zirkulo hortan eta kapazak bihurtzea umeak hori aurrera eramateko kapazidade horrekin. Ez dakit, hori, nik uste det, gurasoen eta irakasleen, ba, andereñoen-eta lana izan dala. Ez? Baiña… Bai. Nik uste det hori… Bueno, norbaitek aztertuko du ni baiño jantziagoa danak, baiño bai, neri iruditzen zait, esperientzia pertsonala bezela, ona izan dala.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia