Donostia (Gipuzkoa)

Euskara ikasten eta antzerkia egiten

Euskara ikasten eta antzerkia egiten <p>Euskara nolatan ikasi zuen, senargaiarekin. Antzerkia egiten ere hasi zen. <em>Jarrai</em> antzerki taldea. 24 urterekin ezkondu zen. Bi talde zeuden: <em>Escuela de Declamaci&oacute;n</em> eta <em>Jarrai</em>, modernoagoa. Itzulpenak egiten zituzten. Haurdun geratu zenean, antzerkia utzi zuen. Sei seme-alaba izan zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-057-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskara nolatan ikasi zuen, senargaiarekin. Antzerkia egiten ere hasi zen. Jarrai antzerki taldea. 24 urterekin ezkondu zen. Bi talde zeuden: Escuela de Declamación eta Jarrai, modernoagoa. Itzulpenak egiten zituzten. Haurdun geratu zenean, antzerkia utzi zuen. Sei seme-alaba izan zituen.

Transkripzioa

- Eta zuk euskera ikasi zenun gero…?
- Gero esan dezaket nik ya nere senargaiakin hasi nintzen eta, orduan, klaro, bea euskeraz dana eta ni´re bai hasi nintzen berekin. Gero hasi giñan antzerkia egiten. Horregatik esaten zun… Orduan esaten zan “Teatro leído”, ez? Irakurketa… bueno, antzerki… irakurrita. Eta hor egiten genun diputazioan badago zea bat, `Biblioteca Julio Urquijo´ ta hor egitten genun, ba, mostradore haundi bat bezela ta irakurri itten genun antzerki danak eta jendea ikusten egoten zan. Eta oso ondo. Bai, bai. Eta gero poliki-poliki gero juan nitzan klasetara ere bai euskera ikasteko, horrela. Eta gero hortikan hasi giñan gero ya antzerkia egiten. Zeon txapelketa bat, ba, antzerkia aber nor… nor aurkezten zan antzerkia itteko ta hola, ta, bueno, “aizu, egingo deu beste pauso bat”. Eta orduan hasi giñan berriz antzerkia egiten. Ez ya irakurriz, baizik antzezten.
- Orduan sortu zan `Jarrai´?
- Bai, orduan sortu zan `Jarrai´ antzerki taldea. Bai. Badakizu, e? Bai, bai. Eta oso ondo. Gero ya, klaro, ya gero ni ezkondu nintzen ya 24 urtekin ta, klaro, […] denbora gutxi dago, ez? Eta antzerkia egiten genun. Egin genittun antzerki… bueno! Gaiñera, hemen zeuden bi talde, ez? Maria Dolores Agirren… [izaten da] `Escuela de Declamación´ deitzen zan orduan eta gu `Jarrai gazteak´, pixkat bultzatzen eta pixkat borrokilloak, ez? Baiña nahi genun pixkat antzerkia ez betiko antzerkiak, baizikan itzulpenak; pues, `El zoo de cristal´ de Tennesse Williams, `El comprador de horas´… Gogoratzen naiz, Txaro Arteaga in zun, gaiñea, hor paper zoragarria antzerki hortan. Gero Gabriel Arestin obrak ere bai egin genittun. Osea, horregatikan beste […] bat. Gero Piarres Larzabalen obrak ere bai egin… Oseake, esan nahi det nahiko… Baiña ze gertatu zan? `El zoo de cristal´ ikasten ari giñanean ni haurdun geldittu nitzen eta hor utzi nun nere antzerki lana esan dezakegu. Ya ezin nun jarraittu, klaro. Ta gero etorri zian sei, sei seme-alaba, hiru nexka ta hiru mutil. Lehenengo hiru nexka eta gero hiru mutil.
- Eta ze urtetan izan zenun lehenengua?
- 62an.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia