Donostia (Gipuzkoa)

Etxeko giro alaia: kantua, dantza, antzerkia...

Etxeko giro alaia: kantua, dantza, antzerkia... <p>Giro euskaltzalea etxean, antzerkirako eta kanturako zaletasuna. Zinema, dantza. Oso umoretsuak ziren gurasoak. Aitak pailazoarena egiten zuen, gaixotzen zirenean. 15 urterekin hasi zen euskal dantzetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Giro euskaltzalea etxean, antzerkirako eta kanturako zaletasuna. Zinema, dantza. Oso umoretsuak ziren gurasoak. Aitak pailazoarena egiten zuen, gaixotzen zirenean. 15 urterekin hasi zen euskal dantzetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk etxean giro euskaltzalea eukitzeaz gainera, antzerkizalea ere bai.
- Bai.
- Kantuzalea…
- Baita ere. Bai, bai.
- Eta zuk… Bueno, ama ibili zen antzerkia egiten.
- Baita ere. Bai. Etxian, etxian izugarrizko zaletasuna zeon edozein… bueno, nere aita eta nere ama beti pasatzen zuten eguna kantari. Kantari. Opera guztiak zekizkiten; duoak egiten, batak andreana, besteak gizonana. Gero baita ere zinea ere oso barruan genun. Bizitzen zian gauza hoiek dantzan. Nere amak dantzan bazekin, nere aitak ez. Baiñan betidanik jolasak izan dia dibertigarriak, oso umoretsuak, nere etxian. Ez? Osea, kantatu, dantza in… oso ondo ikusia zeon gauza. Bultzatu egiten zuten hori. Beraiei gustatzen zitzaien eta guri ere bai. Eta gu ere, pues, bueno, beti oso… Bueno, gero mutillak ez dia hain zaleak izan, dantzazaleak eta hola, baiña nere ahizpa eta ni bai. Salserak izan gea. Bai. Eta jarraitu deu, ba, bai, bastante gertutik eta segitu deu afizio horrekin. Nere aitak, por ejenplo, oso serioa ematen zun, baiño geo gu gaixo geundenian pailazoa bera zan etxian ta izugarrizko parraguriak sartzen zizkigun. Eta, gaiñera, oso ondo egiten zun. Oain konturatzen naiz ni, baiño… Bera normalian eta gizarte… gizarte barruan serioa zan eta oso pertsona… hola, baiño etxean gurekin jostalaria. Izugarri jostatzen zan, izugarri, eta beti, ba, irrifar bat nola atera ibiltzen zan. Ez? Eta nik uste det komediante xamarra zala. Ez ofizialki, baiñon bai, bai, berez bai.
- Orduan, bi aldetatik.
- Bi aldetatik. Bai. Eta, bueno, ni ,normala dan bezela, pues, bai, ni oso… hamabost urtekin-o hasi nintzen dantzan, euskal dantzetan ta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia