Donostia (Gipuzkoa)

Izarti dantza taldean; turismo bulegoan lanean

Izarti dantza taldean; turismo bulegoan lanean <p>Sekretaritza ikasi zuen, emakumeentzat zen akademia batean. Bertako euskal dantza taldea, Izarti, Maria Elena Arizmendirekin. Emanaldiak. 17-18 urterekin hasi zen lanean, turismo bulegoan, uniformearekin.</p>
Txertatu bideoa:

Tamaina:
480 x 360
640 x 480
960 x 720


Sekretaritza ikasi zuen, emakumeentzat zen akademia batean. Bertako euskal dantza taldea, Izarti, Maria Elena Arizmendirekin. Emanaldiak. 17-18 urterekin hasi zen lanean, turismo bulegoan, uniformearekin.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
Data: 2010(e)ko uztailaren 20a
Iraupena: 0:03:05
Erref: DON-126/012
Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
Gaia(k):

Transkripzioa

- Ni lehenbizi, osea, ikasten neon tokin, hasi nintzenean ikasten “secretariado” , sekretaria izateko hola, emakumeen akademia bat zan, neskantzako.
- Ategorrieta…?
- Ez, Donostin. Eta… nola deitzen da? E…
- […]?
- Ez, ez, oin… ai, jesus! Izenak ahazten zaizkit. Ez, kale… zentro aldian zeon. Zan emakumeentzako. Ta oain esisititzen da oraindik, e! Ez zait burura etorriko, ba! Bueno, berdin dio. Ba, bertan dantza talde bat osatu zan Maria Elena Arizmendirekin. Nik geroztik jakin det oso ilustrea zala. Ordun, ba, emakume oso dotorea, oso dantzari ona eta fama zeukan dantzan ibili zala Europan ta horrela. Eta harek talde bat sortu zun. Alde batetik, balleta dantzatzen genun eta balleta iten genun, ariketak eta puntetan ta holako gauzak, baiña baita ere sortu zun taldetxo bat euskal dantzak egiteko. Izardi dantza taldea. Izar-ti. Izarti dantza taldea. Eta horrekin, ba, hasi giñan emanaldiak egiten batea ta bestea. Eta nik hor eukiko nitun hamabost urte edo hasi nintzanian. Eta gero…
- Hori ez zan klandestinoa…?
- Ez.
- Emanaldiak-eta egoten bazian…
- Ez. Hori ya…
- Folklore ikuspuntutik hartzen zan?
- Bai. Bai. Eta, gaiñera, nik ya hamabost urte banitun, pentsa, ya zian… urteak aurrera zihoazten. Osea, gauzak aldatzen ere hasi zian pixkanaka, ez? Eta gero, hortikan aurrea, ba, ni gazte hasi nintzen lanean, hemezortzi urtekin, hamazazpi-hemezortzi urtekin hasi nitzan lanean, zean, “Información y Turismo” bulegoan, turistei mapak erakusten ta [nola] jun ta… informazioa. Victoria Eugenian zegoenian oaindik. Eta han egoten giñan. Nere lehenengo lana hori izan zan. Azafata bezela, uniforme eta guzti. Uf! Oso ondo, oso gustora. Uniformeakin lana itia oso polita da. Batzuk esaten dute: “Buaa uniformatua, danak berdin ta…”. Uuu… ez dakizu ze komodidadea dauken. Zu han zoaz zure bakeroekin eta zure ez dakit zer eta dana kendu, jarri txukun-txukun, “con sombrerito y todo” ta… Ta gero, berriz, hondartzara ba…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia