Ereño (Bizkaia)

Neska-mutilak plazan dantzan; soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileak

Neska-mutilak plazan dantzan; soinu-jotzaile eta pandero-jotzaileak <p>Erromeria kontuak. Andres Mendibilek jotzen zuen soinua eta baita beraien alboko Juan eta Fidelek ere. Plazan neskek, zekitenek, panderoa jotzen zuten. Neska-mutilek plazan dantzan ezagutzen zuten elkar.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erromeria kontuak. Andres Mendibilek jotzen zuen soinua eta baita beraien alboko Juan eta Fidelek ere. Plazan neskek, zekitenek, panderoa jotzen zuten. Neska-mutilek plazan dantzan ezagutzen zuten elkar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Holan zan. Ta eleixaldien jentetan!
- Ta beste gauzatxu bat, hori. Gaztetan ta gero plazako neskak ibil ziñienien-ta nobixu kontuk eta horrek zelan eitxen zien tratuek ba? Edo nobixue ezetu-edo neskak eta mutillek-edo...?
- Bai, bai. Neskak eta mutillek erromerixe edarra!
- Hori.
- Erromerixe edarra. Eta zer da kontue eta farrarik joterik ez. Panderue. Eta gero gure...Andres Mendibill be bai. Andres zuk ez zendun ezeutu, ezta?
- Andres Mendibil bai.
- Ezetu zendun.
- Bai.
- Ha ixen zan soinue, harek jote eban farrie. Ha ixen zan mutil gazte ederra ixen zan ta ha ixen zan farrie joten ebana. Ta gero gure albokuek, haren ondoren. Juan ta Fidel. Ezetu zenduzen?
- Ez, Fidel Bengetzekue...Juan...
- Juan Kobiakue. Juan Kobiakue.
- Derrigorrien ezetu biher Juan Kobia, bai.
- Ez dekot nik akordurik, e. Ezetu eingo naben, baia...ta Fidel ez, ze Fidel gerra denporan hil zan. Fidel gure tioaz hil zan, bai.
- Bai. Eta...ze esaten eon gara?
- Hori. Neska-mutil kontuek-eta nobixu topetie eta horrek ia zelan eitxen zenduezan.
- Bueno, ba zelan eitxen genduzen nobixue topetie-ta? Ba nobixuek eta neska-mutillek ba jantzan plazan. Ta panderu joten eben, ba, ekixenak. Neskak be baekixen ba askok. Florak be bai, krixedie pandero-jotzaillie ta jantxarixe, bueno! Baten! Eta Abaztarren Andonin ama eta ixeko bi egon zien ta harek be panderu joten eben.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia