Ereño (Bizkaia)

Kanpai-klaseak

Kanpai-klaseak <p>Kanpai-klaseak eta bakoitza noiz jotzen zen. Iluntzean aramaitakoa ilunarekin batera eta gero arimena. Domeketan albarakoa goizeko 5etan eta gero meza-kanpaia. Gero monagiloak aldarekoa jotzen zuen eta 12etan ere kanpaiak jotzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kanpai-klaseak eta bakoitza noiz jotzen zen. Iluntzean aramaitakoa ilunarekin batera eta gero arimena. Domeketan albarakoa goizeko 5etan eta gero meza-kanpaia. Gero monagiloak aldarekoa jotzen zuen eta 12etan ere kanpaiak jotzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Maria Luisa, ni lehengora noie. Kanpaiek. Zemat kanpa-klase egoten zien? Zeaitxik joten zien kanpaiek? Herrixen ordue joten zan? Noiz joten zin kanpaiek?
- Kanpaiek? Illuntzien joten zan abemaitxekue.
- Ze orduten?
- Ba, illunaz batera. Ta illunetik eta...
- Neguen zein udan, illunaz batera.
- Bai.
- Ordu diferentietan, ordun.
- Bai. Eta arimena gero osta be. Gero arimena, arimenan kanpaie, don-don. “Ene, arimena joten”. Arimak. Arimak. Gure amak esaten eban “Arimak hasi diarrez ta errezau, errezau”. Bueno eta domeketan albarakue, goizeko bostetan. Emeterik joten eban. Emeteri gixajie.
- Albarakue.
- Albarakue, goizeko bostetan, e! Daun-daun-daun-daun-daun. Eta gero, joten ban albarakue ta gero meza-kanpaie. Bigarrenez. Meza-kanpaie joten eban, zortzi kanpa-edo ez dakitx ixeten zan eta, gero, monagilluek, altarakue, dran-dran. Monagillue gero, hirugarrena. Ta eberdixen, hamabixek. Hamabixetan kanpaiek.
- Hamabixetakue zegaitxik ixeten zan?
- Ba, eberdixe dala-ta. Bai. Eberdiko horixe kostunbrie ya...
- Biherra itxitxeko-ta?
- Bai, biherra itxitxeko ta bazkarixe eitxeko eta, ba, horrek. Eta jatekue...bai, jatekue jateko. Eta hamabixetan joten zan kanpaie. Eta illuntzien abemeitxekutan ba illuneaz batera abemaitxekue.
- Zelan esan dozu? Illuntzekue zelan?
- Illuntzekue, abemaitxekue.
- Abemaitxekue?
- Abemaitxekue. Ta gero arimena.
- Bi?
- Bi, bi. Illuntzien. Bai, bai. Holan zan gure antziñeko denporie.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia