Elgoibarko Santa Ageda eskea nola berreskuratu zen
Hizlaria(k):
Larrañaga Uriguen, Sebas
;
Uriguen Ansola, Jon Peli
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-141-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elgoibarko Santa Ageda eskea nola berreskuratu zen azaltzen dute. `Etxegiña´ Barrutia tabernan zegoen `Estarta´ eta Manu Gabilondo lagunekin eta badirudi apusturen bat egin zutela: bertsoak botaz gero, trukean ardoa emango zietela. Kopla-kantari arituta dirua irabaz zezaketela konturatu ziren eta horrela hasi ziren inguruko baserrietan kantari eta eskean. Hasierako urteetan beraientzat izaten zen jasotako dirua. Handik gutxira EAJren Emakume Abertzaleen Batzari ematen hasi ziren dirua, haiek ume jaioberriei otarretxoa ematen zietelako. Azkenean dirua beharra zutenei ematen hasi ziren eta ohitura horrek jarraitu du. Dirua nori eman eztabaidak sortzen zirenez, 70eko hamarkada bukaeratik Caritas-en bitartez bideratzen da kontua.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2023(e)ko uztailaren 06a
- Iraupena: 0:04:20
- Erref: EGB-141/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Santa Ageda , Aisia » Kultura » Bertsolaritza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!