Elgoibarko Santa Ageda eskea nola berreskuratu zenElgoibarko Santa Ageda eskea nola berreskuratu zen azaltzen dute. `Etxegiña´ Barrutia tabernan zegoen `Estarta´ eta Manu Gabilondo lagunekin eta badirudi apusturen bat egin zutela: bertsoak botaz gero, trukean ardoa emango zietela. Kopla-kantari arituta dirua irabaz zezaketela konturatu ziren eta horrela hasi ziren inguruko baserrietan kantari eta eskean. Hasierako urteetan beraientzat izaten zen jasotako dirua. Handik gutxira EAJren Emakume Abertzaleen Batzari ematen hasi ziren dirua, haiek ume jaioberriei otarretxoa ematen zietelako. Azkenean dirua beharra zutenei ematen hasi ziren eta ohitura horrek jarraitu du. Dirua nori eman eztabaidak sortzen zirenez, 70eko hamarkada bukaeratik Caritas-en bitartez bideratzen da kontua.