Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautzen izandako bertso-txapelketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-106-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zarautzen behin bertso-txapelketa bat antolatu zuten, eta hainbat bertsolari ekarri zituzten. Oso zaila zen erabakitzea nork irabazi behar zuen, eta azken proban botatako bertsoak abesten ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Garai hartan, bertso kontuak indar haundiya zakan, eta pentsatu due txapelketa bat jartzia. Bi bertsolai ekarri onentsuenak Irungo fronteraz hausko aldetik, euskaldun frantsesak: bat Baionatik eta bestia San Juan de Luztik. Eta hemendikan jarri ditue Txirrita eta Udarregi; eta jarri, hasi dia bertsotan; eta batek bota, bestiak bota, izugarri luze erabaki eziñikan zein onena. Ta deitu diyoe alkarrekin lau bertsolayak ta jurauak, ta erabaki dute bertso banatan eitia azkenengua. Pareja bakoitzak bertso bat bota, ta bota moneda “cara y cruz”, asmatzen dunak deziditu zeiñek lenbiziko bota. Bota due, ta asmatu due hemenguak, eta esan diyoe “bota dezala, ba, Frantzi aldekuak bertsua. Ta honela ziyon frantses horrek:

Hiru ta bi bost dira, bost eta bi zazpi,
hoyek hola dirala ez gabiltza gaxki,
festa bat egiteko, bertsuetan hasi,
Frantzitik etorri eta frantsesak nagusi.

Ta txaloka jendia, ta oso animatua, ta “eon lasai, horrek’e izango du erantzuna ta”, Udarregi horrek. Eta honela diyo Udarregik:

Entendimentu ederra daukat
Jaunari ondo kostia
Honek diyonez Frantziyan ere
Hiru eta bi bost dia.
Bat torri zaigu San Juan de Luztik
Bayonatikan bestia
Mundu hontako frantses guztiyak
Gaur ni hainbeste ez dia.

Egilea(k): Mari Carmen Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia