Elorra dantza-taldeko hasierako kideak
Hizlaria(k):
Solupe Zulaika, Ixidor
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-140-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elorra dantza-taldea neska-mutilen herriko lehen taldea izan zen. Berak 15 urte zituen hasi zirenean eta bera zen taldearen arduraduna eta irakaslea. Gehienek antzeko adina zuten. Bi urte nagusiagoak ziren Pedro Bergara eta Manolo Santos. Beste zenbait taldekide aipatzen ditu: mutiletan Imanol Solupe (anaia), Iñaki Elustondo, Odria, Zubiaurre, Etxeberria; nesketan Itziar Elorza, Maria Isabel Aizpurua, Maria Isabel Arakistain, Marijose Arakistain... Regina Arrieta eta Maria Luisa Zubiaurre neskei dantzak irakasten aritzen ziren Gabonetarako. Laga zutenean, 1964an, Ixidorri esan zioten ea berak hartuko zituen dantzari haiek talderako.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2023(e)ko uztailaren 05a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: EGB-140/026
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!