Bergara (Gipuzkoa)

Xamatz dantza-taldean ibili zen pare bat urtez

Xamatz dantza-taldean ibili zen pare bat urtez <p>Xamatz dantza-taldean ibili zen pare bat urtez, mutilak falta zirela eta. Tarteka Edu Muruamendiaraz joaten zitzaien zer urrats hobetu behar zuten esatera, baina bestela euren kasa jarduten zuten. Seminarioan elkartzen ziren entseatzeko. Era guztietako euskal dantzak egiten zituzten. Herri mailan dantza egiten zuten. Amaia Madinabeitia izaten zen taldearen gidaria.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-345-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Xamatz dantza-taldean ibili zen pare bat urtez, mutilak falta zirela eta. Tarteka Edu Muruamendiaraz joaten zitzaien zer urrats hobetu behar zuten esatera, baina bestela euren kasa jarduten zuten. Seminarioan elkartzen ziren entseatzeko. Era guztietako euskal dantzak egiten zituzten. Herri mailan dantza egiten zuten. Amaia Madinabeitia izaten zen taldearen gidaria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela zuk euki dozu harremanik beste talden batekin? Edo, ez dakit, ba, dantza taldiakin, antzerki taldiakin, edo hemen Bergarako...?
- Bai!
- Ibili zara beste saltsa batzutan?
- Bai, bai, dantza taldian egin nittuen pare bat urte-edo, Xamatz dantza taldian. Bai, orduan... bueno, oin dala hogeita hamar urteko kontuak dia, e? gehixau, gehixau, hogeita hamabost bat urte-edo bai. Bai. Bai, ba, zer... bueno, jendia falta eitten zebala dantzan itteko ta mutilak, neskak bazerela baiña mutilak falta itten zebela ta ala! benga ba! Ta, bueno, orduan, orduan, erraz apuntau´re eitten giñan edozein tokittara ta. Bai, egin giñutzen holako salto batzuk tartian behin. Bueno, [...]. Ondo etortzen jakun, gaiñera, pixka bat, bai.
- Eta hor, talde hortan, zein zan irakaslia-edo? Hau, `Surra´?
- Ez, ez, talde bezela funtzionatzen giñuen. Tartian behin ekartzen giñuen, eeee... bueno, pixka bat zerak hobetzeko-eta, Edu, Edu Murua tartian behin etortzen jakun, zerak-eta pixkat pausuak-eta berak zuzentzen zizkigun, eta "ez, holan, hau holan in bihar dozue /biozue/ eta...". Baiña etortzen zan, ba, ez dakit, igual pare bat hillian behin-edo etortzen zan ta esaten zoskun: "Ez, hau mejoratzen jun bihar dozue, hau ein bihar dozue /biozue/, ta hola" ta, bueno, gero ya gu juten giñan ba.. Ez, baiña, talde bezela. Elkartzen giñen taldia eta –astian behin-edo elkartuko giñan seguruenik– eta, bueno, hor, hor ibiltzen giñan zerian, Seminarixoko oholei hautsak kentzen, jo-ta saltoka. Bai, hor.
- Ze dantza edo...? zer...? pixkat danetik ala…?
- Euskal, euskal dantzak. Bai, danetik, bai. Euskal dantza orokorrian, bai.
- Neska-mutilak ziñaten ala…?
- Bai, bai, bai, talde mistua. Eta mutilak falta izeten zian orduan be eta, bueno, ba, mutilak falta izeten zian eta gu ez abillak giñalako, e? baiña, bueno, ba... ba bultua, bultua eitten giñuen eta hor jarduten giñan, bai, bai.
- Eta nora juten ziñaten gero dantza egittera? Hemen, herrixan bertan?
- Ez, herrixan, gehixenbat, bai, herrixan. Ez dot uste... kanpora erteera bakarren bat igual ingo giñuen norabaitt, baiña ez, gehixen auzo... auzoko... auzuan eta. Eta gero, ba, herrixan gehixenbat. Ez giñan gehixegi zabaldu. Bai.
- Zenbat ziñaten taldian gutxi gorabehera?
- Jo, jo, oin dala hogeita hamabost urteko kontuak dia, e! Baiña nik uste dot izango giñela hamabost-hamasei bat lagun-edo izango giñan. Bai. Gehixau. Gehixau igual, e! Bai, bai, hamabost-hamasei bat orduan, bai, bai, neska ta mutil danea holako talde... talde politta zan.
- Hiztuna2: Eta hogei´re bai igual, ni Xamatz taldia ikusitta natxiok eta.
- Baleikek, baleikek, bai.
- Hiztuna2: [...].
- Baleikek, bai.
- Eta organizatzen-edo batenbat egongo zan pixkat taldiai... nahiz eta talde lana izen, batenbat beti egoten da gidatzen dabena edo…?
- Bai, ba, bueno, Madina, Madinabeitia, Madinabeitia Ramonen alabia ibiltzen zuan, Estepanen andria. Eta, bueno, Madina eta, bai, holako... nik uste dot, ez dakit bestela hola... ba taldian. Beti... Iñoiz ba abisua pasatzen zoskuen "Hi! Ba zerian parte hartu bihar dozue /biozue/, ba... San Martzialen", bueno, ba San Martzialgo sokia egin ta, bueno, ba San Martzialera. Ala ba! Bueno, baiña, ez, gehixen... ez zan... bueno beti egongo zan bakarren bat... Igual Amaia, Amaia Madinabeitia izango zan gehixenbat, ba, berez betidanik dantza... dantziakin, dantza inguruan-eta mobidu dalako eta, ba, eurengana joko zuen jendiak. Baiña, ez, bestela, talde bezela funtzionatzen giñuen.

Egilea(k): Malen Intxaurrondo (Eibar BHI) , Umme Khan (Eibar BHI) , Paula Rodriguez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia