Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarko Izarra; Olentzerorekin kantuan; Juan Igartuaren abesbatza

Elgoibarko Izarra; Olentzerorekin kantuan; Juan Igartuaren abesbatza <p>Elgoibarko Izarra euskara elkarteak atal desberdinak zituen eta bera dantza-taldeko kide moduan joaten zen. Gabonetan Olentzerorekin kantuan irteten hasi ziren eta, horretarako entseguetan zebiltzala Juan Igartua elgoibartarrak abesbatza bat sortzea proposatu zien. Euskarazko kantak abesten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-104-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elgoibarko Izarra euskara elkarteak atal desberdinak zituen eta bera dantza-taldeko kide moduan joaten zen. Gabonetan Olentzerorekin kantuan irteten hasi ziren eta, horretarako entseguetan zebiltzala Juan Igartua elgoibartarrak abesbatza bat sortzea proposatu zien. Euskarazko kantak abesten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bueno, hor, ni gehienbat juaten nitzan gero ya Elgoibarko Izarrara, bueno, elkartera, dantza-taldeko arduradun moduan-eta juaten giñan. Elgoibarko Izarra elkartean zeuden talde desberdiñak; gu dantzatik juango giñan. Ez dakit. Orduan ere hasi giñan, klaro, Gabonetan Olentzeroarekin irtetzen giñan kantuan. Eta hori dala-ta, hortarako ensaiatzen hasi giñala edo, Elgoibarko –bueno, orduan uste dut, ez dakit, unibersidadeko… Madriden-edo uste dot zauala– Juan Igartua –elgoibartarra zan– hasi zan gure ensaiotara etortzen. Bera asko mobitzen zan kanpuan – atzerrian eta– eta talde bat, koro bat, abesbatza bat zeratu nahi zuela. Eta, bueno, sortu genun holako koro bat edo. Bueno, oso ausartak giñan. Igual eukiko genittun 17-18 urte eta danetan ibiltzen giñan. Ez? Orduan, gaiñera harek esaten zigun Alemaniara jungo giñala kantatzera. Euskeraz kantatzen genun. Eta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia