Itziar Agirregomezkorta Laka
Elgoibar (Gipuzkoa) (1956)
Biografia
Elgoibarren jaioa, zortzi anai-arrebatatik seigarrena. Aita elgoibartarra zen, Unastegierrota baserrikoa, eta ama, berriz, debarra, Irarrazabal baserrikoa. Gaztelaniaz ikasi zuen Aita Agirre eskola nazionalean, baina oso umetatik eskolaz kanpoko euskara-klaseetara joaten hasi zen. Nerabezaroan, euskal kontzientzia piztuta, Elorra dantza-taldean hasi zen dantzan eta gerora umeei dantzak irakasten ere jardun zuen. Euskarazko kantak abesten zituen abesbatza batean ere parte hartu zuen eta baita euskarazko antzerkiak egiten ere. 15 urte ingururekin hasi zen gau-eskoletan euskaraz alfabetatzen eta gerora UNEDera joan zen, Bergarara, lehenengo D eta geroago B tituluak ateratzera. Idazkaritza ikasketak eginak zituen eta denda batean lanean zebilen, ikastolan gurasoentzako euskarazko eskolak ematea eskaini ziotenean. Hasieran bi lanak egiten bazituen ere, gerora denda utzi eta euskara irakasten jarraitu zuen, lehenengo gau-eskoletan eta gero, euskaltegiak sortu zirenean, hasieran urtebetez AEKn eta, ondoren, Udal Euskaltegian. Laneko azken urteak Udaleko Euskara Sailean teknikari eta trebatzaile lanetan egin zituen. Elgoibarko Izarrako kide aspalditik, BARREN aldizkariaren sorreran eta zuzendaritzan ere aritutakoa da. Elgoibarko euskararen historia soziala jasotzeko proiekturako egin zitzaion elkarrizketa, Sebas Larrañaga senarrarekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-104 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña | ||
EGB-106 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute